GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-13
Ibaetako irakasleen etxeetako bizilagunen protesta, Donostian

DONOSTIA

Ibaetako irakasleen etxeetako bizilagunek protesta egin zuten atzo Behobia-Donostia lasterketan, eta bereziki DIPC Donostia International Physics Center-ko zuzendari Pedro Miguel Etxenikeren aurrean. Izan ere, “Etxenike: desalojorik ez, konponbidea bai” zioen pankarta erakutsi zuten eta fisikariaren atzetik korrika egin zuten zati batean.

Etxenike bera, DIPCeko arduradun gisa, eta Donostiako udal gobernuko agintariak beren egoeraren «erantzule zuzenak» direla salatu zuten atzo, etxeetako bizilagunak utzarazteko arriskuan baitaude. «Irtenbiderik ematen ez diguten bitartean horrelako ekintzei eusteko asmoa daukagu», azaldu zuten atzoko protestaren harira.

Bestalde, etxebizitza eskubidea errespetatzeko eskatu zuten, eta era berean, edozein konponbidetaz hitz egiteko prest agertu ziren. Salatu zutenez, bai Udalak bai DIPCk, kontrako jarrera erakutsi dute elkarrizketa mantentzeko deiari dagokionez.

«Isilarazteko trikimailua»

«Konponbide bat bilatuko zigutela esan ziguten. Egunkariren batean konponbide bat bilatu dutela ere esan dute, baina dena gezurra izan da», kritikatu zuten.

Agintariek iragarritakoa euren «ekintzak isilarazteko erabili duten trikimalua besterik ez» dela izan ondorioztatu zuten atzo prentsa adierazpen baten bidez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss