GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-13
- Aizkora (Aizkolaririk Azkarrenaren sariketa) -
Larretxeak jantzi du txapela, baina zorte apur batekin
·Finalean O’Toole alde nabarmenarekin zihoan, baina aizkora kateatuta geratu zen

TOLOSA

Euskaldunen eta australiarren arteko dema izan zen atzo Tolosan jokatu zen Munduko Aizkolaririk azkarrenaren sariketan. Estatu espainoleko, Suitzako, Ameriketako Estatu Batuetako, Kanadako eta Zeelanda Berrikoak ere baziren, baina horiek emandako itxura nahiko tristea izan zen. Azkenean, txapela Larretxeak eraman zuen, nahiz eta O’Toole australiarrari zorte apur bat falta izan zitzaion.

200 ikusle inguru besterik ez ziren batu Beotibar pilotalekuan. Antolakuntza ez zen erraza izan, ia 80 aizkolari baitziren, baina nahiko itxuroso joan zen saioa. Saio guztiak enbor bat zeinek azkarrago moztu izan ziren. 45 ontzakoaren eta kana-erdikoaren tarteko enbor bat izan zuten aizkolariek mozteko.

Donato Larretxeak eraman zuen txapela, baina zortea ere izan zuen. Ia-ia finalerdietan sartu gabe ere geratu zen, eta finalean ere ia galduta zuenean, O’Tooleri aizkora kateatu zitzaion eta denbora asko galdu zuen australiarrak, eta Arantzakoak ez zuen aukera alferrik galdu.

Kanporaketa askoren ostean, finalerdietako multzo batean Larretxea, Arrospide, Etxebeste, Lasa eta Senosiain I.a sartu ziren, eta bestean, berriz, O’Toole, Olasagasti, Nazabal eta Coofey, hura ere australiarra.

Lehenengo multzoan, Larretxea nagusitu zen eta finalerako txartela bereganatu zuen. Senosiain I.a izan zen bigarren, eta hark hirugarren eta laugarren posturako lehian aritzeko txartela lortu zuen.

Beste multzoan, O´Toole izan zen azkarrena, Nazabalen aurretik. Finalean, beraz, Larretxea eta O’Toole neurtu ziren. Australiarrak alde nabarmena hartu zuen, baina hiru aldiz kateatu zitzaion aizkora enborrean, eta amaieran hiru kolpegatik irabazi zuen Larretxeak. Hirugarren eta laugarren posturako lehian, berriz, Nazabalek mendean hartu zuen Senosiain I.a. Iazko txapelduna, Mindegia, lehen kanporaketan joan zen kalera.

Atzerritarren maila

Gazteetan ere izan ziren saioak. 20 urtez azpikoetan, Mugertza II.a izan zen onena, finalean Garikoitz Larretxeari irabazita. 23 urtetik 20 urte bitartekoetan, berriz, Rees australiarra izan zen onena, finalean Amillano menderatuta. Hor ere, australiarrari aizkora kateatu zitzaion enborrean, baina garaipenak ez zion ihes egin.

Jendeak aizkolari atzerritarrak ikusteko gogoa zuen, baina orokorrean maila nahiko kaskarra eman zuten. Berez, atzoko proba egokia zen haientzat, enbor bat mozten izaten baitira onak, baina Australiako aizkolariak kenduta, oso maila apalean aritu ziren.

Lan horietan, australiarrak oso ongi ibili ziren, eta hiru txapeletatik bat irabazi zuten, eta bigarrena ere oso gertu izan zuten. Aizkorak ere, hemengoekin alderatuta, oso ezberdinak ziren, askoz ere handiagoak, enbor txikietan min handia egiten dutenak, eta hor ere apur bat izan zuten alde, baina maila ere oso ona izan zuten.

Beste herrialdeetakoei begiratuta, inor ez zen nabarmendu. Bakarrik Toledano espainiarra. Finalerdietatik ez zen oso aparte geratu; Etxebestek menderatu zuen, baina euskal aizkolari handi batzuk ere kanpoan utzi zituen, Peñagarikano, esaterako. Bera ongi aritu zen, baina Estatu espainoletik etorritako beste aizkolariek oso maila kaskarra eman zuten.

Suitzarrak ere oso ahulak direla ikusi da. Herenegun Gazteen Munduko Txapelketan aritu ziren, eta han ere oso atzean geratu ziren. Zeelanda Berrikoa ere espero zena baino ahulago dabil. Ameriketako Estatu Batuetakoarekin itxaropen dezente daude, nahiz eta atzo ez zen horren ongi ibili. Kanadarra, berriz, zutik artista omen da, eta hori datorren astetik aurrera ikusiko da. Frantziarra atzo egon ez zenez, ezin jakin berak eman dezakeen maila nolakoa izango den.



Gazteetan, Rees australiarra nagusitu da

TOLOSA

Atzo Tolosan jokatu zuten Aizkolaririk Azkarrenaren Sariketa, baina datorren larunbatetik aurrera jokatuko dute Munduko Txapelketa helduen mailan.

Gazteetan, ordea, herenegun gauean jokatu zuten Urdulizen, eta txapela Rees australiarrak eskuratu zuen. Mutil horrek bi txapel jantzi ditu bi egunetan. Herenegun Munduko Txapelketakoa, eta atzo Aizkolaririk Azkarrenaren Sariketakoa. Garbi ikusi da aizkolari oso bizia dela, eta enbor bat mozten oso trebea dela. Lan luzera, ordea, arazoak ditu, eta maila ikaragarri jaisten du.

Urdulizen, arratsaldean kanporaketak jokatu ostean, gauean izan zen finala. Lau proba ezberdin ziren, eta Reesek lau probetatik hiru irabazi zituen. Laugarrenean, ordea, seigarren geratu zen. Bi kana-erdiko moztea zen egin beharreko lana, baina garbi ikusi zen lan luzean ez dela moldatzen. Ordurako, ordea, puntu mordoa zuen batuta, eta garaipena beretzat izan zen 19 punturekin. Bigarren postuan Mugertza II.a sailkatu zen 15 punturekin; hirugarren Rekondo izan zen 14 punturekin; laugarren Xabier Mindegia, 11rekin; bosgarren Jordan (Zeelanda Berria) 10 punturekin; Waterfield (AEBak) 9 punturekin; Atutxa II.a 4 punturekin eta Ohian Larretxea 2rekin. Orain, batzuk helduekin arituko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss