GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-13
Madrilek euroagindua eskatu du Berten aurka

PARIS

Auzitegi Nazionalak Fernando Bert euskal preso politikoaren kontrako euroagindua eskatu du, Askatasunak aditzera eman duenez. Eskari hori egin ondoren, etzi, hilak 15, euroagindua aztertzeko epaiketa egingo dute.

Kanporaketari aurre egiteko eta atxilotzekotan torturak jasateko arriskua salatzeko, gose-greban dago Bert bigarren aldiz. Lehena urriaren 16tik 25era bitartean egin zuen. Izan ere, hasiera batean kanporatze data azaroaren 9an zuen jarria, baina erredentzioak kendu zizkiotenez, hilaren 24a arte atzeratu zioten. Hala, hilaren 6an berriro ekin zion gose-grebari. Muret-Seysseseko espetxean berarekin diren Oier Gonzalezek eta Karlos Subijanak ere protesta bera hasi zuten.

Bert 2002ko azaroan atxilotu zuten eta irailaren 25az geroztik Muret-Seyssen dago. Egoera honetan, «kanporaketa Estatu frantsesak euskal presoen kontra erabiltzen duen prozedura ez legezkoa» dela salatu zuen Askatasunak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss