GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-13
Presoen aldeko baraualdiaren txanda berri bati ekin diote
Preso politikoen egoerari «buelta emateko» konpromisoak eta «indar metaketa» beharrezkoak direla nabarmendu zuen Juan Mari Olanok Hernanin. Atzo Askatasunak, Etxeratek, preso ohi batek eta abokatu batek presoen eskubiden alde martxan ipini zen baraualdiaren laugarren txanda hasi zuten. Ekimen andana antolatu dituzte aste honetarako.

HERNANI

Gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten presoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak kaleratzeko eta euskal preso politikoak bere eskubide guztien jabe Euskal Herriratzeko pasa den urriaren 21n amnistiaren aldeko mugimenduak martxan ipini zuten baraualdiaren baitan, Askatasunak, Etxeratek, abokatu batek eta preso ohi batek hartu zuten atzo lekukoa Hernanin. Hau, jada, laugarren txanda. Lehena Debagoienan izan zen, ondoren Lea Artibain eta hortik Sakanara egin zuen salto.

Bertan eginiko adierazpenetan, ekimenaren xedea aipaturiko aldarrikapeneninguruan «indar metaketa» egitea dela gogora ekarri zuen Juan Mari Olanok. «Presoen auziari buelta emateko herri bakoitzeko pertsona eta eragileek bere tamainako konpromisoak har ditzaten da helburua», adierazi zuen.

«Arduraz jokatzeko garaia»

Aste honetarako eta eskualde mailan plangintza «zabala» prestatu dutela aipatu zuen. Herrietan elkarretaratze eta mobilizazioak egingo dituzte eta ia egunero hitzaldiak emango dituzte bai presoen gaia aztertzeko baita jendearen ekarpenak eta iritzia jasotzeko ere.

Egungo egoerari buruz galdetuta, Euskal Herriak «marko demokratiko bat behar» duela nabarmendu zuen. Prozesua elkarrizketa eta akordioaren bidez egin behar dela gaineratu zuen. «Orain arte bezala, Gobernu espainolak errepresio mekanismo guztiak indarrean mantentzen baditu herri hau mando bidetik ibiltzea behartuko du denbora batez berriro ere autopistara itzultzeko. Horregaitik, arduraz jokatu behar da, inork ez baitu iraganeko orrialdeetara itzuli nahi. Aurrera begira, bakoitzak duena jarri behar du», plazaratu zuen Olanok. Ildo horretan, Auzitegi Nazional espainolaren «eguneroko injerentzia oztopo izguarri»tzat jo zuen. Alerdien Legea eta ilegalizazioa ere salatu zituen, izan ere, «sektore politiko batek eskuak loturik ditu prozesuan parte hartzeko». «Espetxe politika bere horretan mantentzea eta eskubide zibil nahiz politikoen ukazio iraunkorra ere oztopo handiak dira», berretsi zuen. Hala, «herritar orok, eragile guztiek, berdintasunean parte hartu dezaten baldintza demokratikoak» exijitu zituen.



Balorazio positiboa egin dute Sakanan

ALTSASU

Manifestazio batekin eman zioten amaiera larunbatean Altsasun Sakanan astebetez eginiko baraualdiari. Lekukoa Hernaniko eskuladeari pasa zioten atzo eguerdian.

Bailarako eragile sozial, sindikatu eta talde politikoekin izan dituzten billkurak eta harremanak modu onean baloratu zituzten Sakanako gose grebalariek.

«Agertutako konpromisoen jarraipena egiteko prest agertu dira eragileak eta hemendik aurrera euskal preso politikoen eskubide guztien alde lan egitera deialdia zabaldu dute», plazaratu zuten grebalariek. Hitzartze eta mobilizazio ugari egin zituzten, esaterako, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Bakaiku, Altsasu eta Olaztiko alkateekin bildu ziren. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak ere esku hartu zuen. Era berean, herri baikotzeko eragileekin elkarrizketatu ziren presoen egoeraren berri emateko.

Bilkurez gain, elkarretaratzeak eta hitzaldiak antolatu zituzten. Horietako batean Amaia Izko abokatua, Joxe Artetxe medikua eta Iñaki Iribarren Askatasuneko kidea presoen bizi baldintzei eta osasun egoerari buruz arituz ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss