GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-14
Arturo Ripstein-i emango dioZinebik Ohorezko Mikeldia
·Hilaren 27tik abenduaren 2ra bitarte izango da Bilboko jaialdia

Arturo Ripstein-ek jasoko du Zinebi jaialdiaren Ohorezko Mikeldia. Zuzendari mexikarrak berak aukeratutako bost lan emango dituzte hilaren 27tik abenduaren 2ra izango den jaialdian. Guztira, 93 izenburuk parte hartuko dute Atal Ofizialean, eta horietatik hamarrek euskal zinema ordezkatzen dute.

BILBO

Lehiaketara aurkeztuko diren 93 lanen artetik gehienek, 53k, fikzioari buruzko kategorian egingo dute. Hogei dokumentalak dira, eta beste horrenbeste, animazio filmak. Besteren artean, Euskal Herria, Estatu espainola, Alemania, AEBak, frantses Estatua, Britainia Handia, Australia, Brasil, Kanada, Kolonbia, Hego Korea, Kroazia, Kuba, Etiopia, Kenya, Filipinak eta Malaysia herrialdeetako ekoizpenak ikusiko dira aurtengo jaialdian.

Epaimahaiak James Benning estatubatuarra izango du buru. Lanik onena aukeratzeko zereginetan Chus Gutierrez, Gili Dolev, Manuel Perez Paredes eta Charlotte Pöchhacker izango ditu kide.

Ospeko beste hainbat zinemagile etorriko dira gurera Zinebiren kariaz. ArturoRipstein-ek Ohorezko Mikeldia jasoko du, eta berak hautatutako bost filmi esker, bere filmografian sakontzeko aukera izango da.

Rosa von Praunheim ere Bilbora etortzekoa da. Homosexualen eskubideen aldeko borrokan nabarmendu den zine- magile alemaniarrak bere lanaren oinarriak agertuko ditu Zinebidok seminarioan. Ripstein bera ere arituko da Zinebidok bileran, Pablo Trapero argentinar eta Isaki Lacuestarekin.

Latinoamerikarekin zubi sendoak eraiki nahi ditu Zinebik. Hala, FIPCAk (Federacion Iberoamericana de Productores Cinematograficos y Audiovisuales) urteroko bilera egingo du Bilbon. Gainera, Euskal Herriko profesionalekin harremanak edukitzeko aprobetxatuko du erakunde horrek.

Kubako zinemagile gazteen proposamenei leku egin diete egitarauan, baita New Yorkeko ekoizpen esperimentalari ere. Frantses Estatuko dokumentalaren alorrean gaur egun egiten ari direna aztertzeko, Clarisse Hahn-en, Florence Lazar-en,Ariane Michel-en eta Olivier Zabat-en lanak ikusiko dira. Kanpoko laugarren begirada Eskoziara zuzenduko da; herrialde hartan sorturiko animazio produktuei, hain zuzen ere.

Bestalde, ‘‘Fashion Mood’’ zikloak modaren munduarekin harremana duten filmak erakutsiko ditu.

Sekzio Ofizialetik at ere euskal ekoizpenik ikusteko modua egongo da, Infoeuskadi bideoarteari buruzko tartearen edo Euskal Filmotekatik berreskuratutako izenburuen bitartez.

Musika gai hartuta, munduan landutako bideoekin emanaldi bat izango dela esan dute. Eta arkitektura gaitzat hartuta, Israel eta Palestinaren arteko gatazkan sartuko dira ‘‘Harresi barruak/Harresi kanpokoak. Bizitza Ekialde Hurbilean’’ekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss