GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-14
ADA altzairutegiak, hamar urte beteta, «osasuntsu» jarraitzeko asmo tinkoa du
Hamar urte betetzen zituela- eta, ADA altzairutegiko ordezkariek enpresaren bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak azaldu zizkieten, atzo, eragile ekonomiko eta politiko ugariri. «Harro» daude lortu dituen hiru kalitatezko agiriez, baita orain hiru urte arte defizita zuen enpresak ekoizpena finkatu duelako eta irabaziak dituelako.

BOKALE

Bokaleko, Tarnosko eta Baionako auzapez eta udal ordezkariak, Paueko Kontseilu Nagusiko lehendakaria, Landetako Henri Emmanuelli diputatu sozialista, Akitaniako kontseilari Frantxoa Maitia, Baionako suprefeta, Merkaritza eta Industria Ganberako lehendakaria, portuan dauden industria enpresetako hainbat ordezkari... Esparru ekonomiko eta politikoko jende ezagun anitz ikus zitekeen, atzo, Bokaleko portu-eremuan dagoen ADA altzairutegian, orain hamar urte bertan egin zuten lehen galdaketaren aitzakiaz, enpresak antolatutako ospakizunean.

Horiekin batera, nola ez, Galiziatik espresuki etorritako Añon enpresa-taldeko nagusiak. Izan ere, talde horrek erosi zion, 2004an, Arcelorri altzairutegia, eta, geroztik, «mirakulua» gertatu zela esan zuen Iñaki Arberas zuzendariak, ekoizpena sendotu eta etekinak erdietsi dituztelako.

ADAk 235 langile ditu Bokalen, eta mantentzeko, sarra tratatzeko edota zaintze lanetarako dituen azpikontratazioetan beste 35 pertsona aritzen dira egunero lanean. Ekoizpena urteko 750.000 tona ingurukoa da baina, joan den urtean, «apartekoa» izan zutela esan zuen Arberasek, 840.000 tona altzairuzko totxo ekoitzi baitzuten, eta aurten 800.000ra iritsiko direla uste du.

Hiru kalitate agiri

Estatu frantsesean kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren zaintzan hiru ISO agiri lortu dituen lehen altzairutegia izan zen ADA, eta, «oso harro» daudela adierazi zuen zuzendariak. Airera botatzen diren ke eta kutsagarrien eta zaraten gutxitzean eta ur-arazketan egindako aurrerapenak nabarmendu zituen.

Gainera, ekoizpenerako birziklatzen dituen milioi bat tona txatar urteko eta gaien garraioaren hiru laurdenak itsasoz egiten dituela kontuan hartuta, «Europako eta munduko altzairutegi eraginkorrena» dela esatera ausartu zen Arberas.

Etorkizunean, milioi bat tona totxo ekoiztea eta Baionako industria eremuan erreferentzia izatea espero du ADAk, betiere, garapen iraunkorraren alde egitea erronkatzat hartuta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss