GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-14
Talibanek «herrialde osoan» dituzte soldaduak Kabul utzi zutenetik bost urte pasatu direnean
Kabul ustelkeriaren erreinua da, estatubatuarren bonbardaketen eraginez Afganistango hiriburua babesten ari ziren talibanek hiria utzi zutenetik bost urte pasatu direnean. Diagnostikoan bat datoz NATOko militarrak eta ICG International Crisis Group taldeko ikertzaileak. Afganiarrei bere garaian agindutakoaren arrastorik ez da inon ageri. Bai, ordea, orduan galtzaile moduan aurkeztu zigutenena, gero eta indar handigoa baitaukate, batez ere hegoaldean. Edonola ere, talibanen buruek adierazi dute «herrialde osoan» dituztela soldaduak, eta nazioarteko indarrak lur jota dauzkatela.

KABUL

NATOko tropei gero eta gehiago kostatzen zaie talibanei aurre egitea, batez ere Afganistango hegoaldean eta ekialdean. Abdul Khalid Haider islamiar tropen buruak telefonoz Efe agentziari adierazi dionez, gero eta soldadu gehiago dauzkate eta gaur egun herrialde osora iristen da beren indarra. Kabul hiriburua utzi zutenetik bost urte pasatu dira, baina ezin esan orduan ihes egin zutenak aurki itzuliko ez direnik.

Haiderek esandakoa propaganda dela esan dezake norbaitek, baina tankerako zerbait dio talibanekin zerikusirik ez duen Joanna Nathan ICGko ikertzaileak. «Ez nuke esango gertatzen ari dena herri altxamendua denik, baina egia da Afga- nistango leku batzuetan herritarren sostengua lortu dutela ­esan du Nathanek­. Talibanen erregimena bukatu zenean etxera itzuli ziren erdi mailako komandante batzuk talibanengana joaten ari dira berriz».

ICGk egin duen azterketak oso gogor salatu du azken bost urteotan herrialdean egin dena. «Desilusioa eta amorrua» nagusitu dira herritarren artean, orduan agindu zitzaiena ez baita bete. Ezegonkortasuna eta ustelkeria dira egungo egoeraren ezaugarriak.

Nathanen iritziz, afganiarrei gauza gehiegi agindu zitzaien orain bost urte. Horien zati txiki bat besterik bete ez denez, dezepzioa gero eta hedatuago dago eta, aditu horren ustez, ez litzateke harritzekoa izango aurki sentimendu horiek matxinada bihurtzea.

Gerra irabazi zutela uste zuten estatubatuarrak eta aliatuak ­bertakoak eta atzerritarrak­ ez daude suziriak botatzeko moduan. AEBen lehen bonbardaketak eta inbasioa bukatu zirenetik, aurtengoa izan da urterik odoltsuena. Iturri ofizialen arabera, 3.700 hildako, horietako 1.000 zibil. Kontuan hartu behar da ez dela okupatzaileen gustuko izaten berek eragindako hildakoak onartzea eta, beraz, benetako kopuruak handiagoak izatea.

ICGk aurrerapauso batzuk goraipatzen ditu, baina horiek Kabul hiriburuan bakarrik ikusten direla onartu du. Eskolatzea izango litzateke esanguratsuena. «Zoragarria da neskak eskola bidean ikustea», esan du Natahanek. Hedabideetan eta ekonomian ere zerbait aurreratu da, batez ere «jendea dirua koltxoietatik ateratzen ari delako, negozioak abian jartzeko». Hala ere, hori gutxiegi da eta «askoz ere gehiago» egin behar zen, batez ere iheslarien itzulerari dagokionez. «Horietako asko itzultzen ari da, baina gehienak Kabulera datoz, edo eskualdeetako hiriburuetara, ez herrixketara, eta horrek sekulako arazoa eragin dezake hiri handienetan».

ICGkoen iritziz, erakundeak abian jartzeko garaian oso gutxi aurreratu da. «Ahalegin handia egin da presidentearen bulegoa eraikitzeko, baina oso txikia Parlamentuan eta eskualdeetan», salatu dute.

Egoera horretan, ustelkeria nonahi. Poliziako edo erakunde bateko buru baten ustelkeria salatzen den bakoitzean, «beste nonbaitera bidali besterik ez dute egiten». Ustelak zigorrik gabe geratzen direla, alegia. Aipatzekoa da Helmandeko gobernadore ohiaren kasua, «bederatzi tona opiorekin harrapatu zuten arren, ez baitzitzaion ezer gertatu».

Justizia Administrazioak ia ez dauka baliabiderik. ICGkoek egin dituzten kalkuluen arabera, segurtasunera bideratzen den diruaren %2 baino ez da Justiziarentzat.



Los «aliados» lavan su ropa sucia en los medios

BERLIN

El secretario general de la OTAN, Japp de Hoop Scheffer, subrayó ayer que, para poder progresar, «Afganistán necesita más ayuda extranjera y menos corrupción en el Gobierno» e instó a Berlín y a París a que retiren las restricciones que prohíben a sus ejércitos situarse en las zonas de los talibán. «Esta opción sería un importante ejemplo de solidaridad entre los países aliados», afirmó De Hoop Scheffer, en declaraciones al diario berlinés “Berliner Zeitung”. «Tenemos que equipar mejor a nuestras tropas», añadió. Por ello, «la presión al Gobierno alemán para que envíe más soldados a zonas conflictivas será aún mayor», indicó al diario.

El ministro alemán de Defensa, Franz Josef Jung, por su parte, ha reiterado su negativa. «Nosotros tenemos la responsabilidad en el norte de Afganistán, los italianos en el oeste, los canadienses en el sur, Estados Unidos en el este y los franceses en Kabul», recalcó en una reunión de ministros de Exteriores y de Defensa en Bruselas.

Ataque suicida contra las tropas españolas en el oeste afgano

Un coche-bomba, conducido por un kamikaze, causó ayer al mediodía la explosión contra el convoy militar español en las proximidades de la localidad de Shindand, a unos 120 kilómetros de la ciudad de Herat, en un ataque en el que resultó herido leve un militar, según informó un portavoz del Ministerio español de Defensa. La explosión, ocurrida a la una y media de la tarde, afectó al primer vehículo de los ocho del convoy español que patrullaba la zona y en su interior viajaban 47 militares. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss