GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-14
Koldo Tellitu, Ikastolen Konfederazioko lehendakari berria

DONOSTIA

Lehendakari berria du atzotik Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak: Koldo Tellitu Mejia (Barakaldo, 1966), azken lau urteotan Ikastolen Elkartea/Partaideko lehendakari izan dena. Abokatua da, Zuzenbidean lizentziaduna, Zuzenbide Kooperatiboko masterra du eta Zuzenbide administratibo eta laboralean aditua da. Tellitu hiru semeren aita da.

Ibilbide luzea egin du Tellituk ikastoletan. Gasteizko Olabiden ikasi zuen, Leioako Betiko ikastolako Artekaritza Kontseiluan sartu zen gero guraso gisa, eta lehendakari izendatu zuten handik urtebetera, 1997an. Ondoren, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko kontseilukide izan zen, eta 2001. urtean Ikastolen Elkartea/Partaideko Artekaritza Kontseiluko langile. Bertako lehendakari izan da atzoko bilera arte.

Ez da hori izan, baina, aurtengo lehendakari aldaketa bakarra. Juan Carlos Gomezek beteko du Bizkaiko Ikastolen Elkartean Txelu Aurtenetxeren lekua, eta Ikastolen Elkartea/Partaiden Xabier Arrieta izanen da lehendakari. Nafarroako Ikastolen Elkartean Xabier Azanza hautatu dute berriro ere. «Ohiko ardura txandaketaren emaitza dira aldaketa horiek guztiak», Ikastolen Elkarteko ordezkariek atzo azaldu zutenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss