GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-14
AHTk nekazaritzan eragingo dituen kalteak salatu ditu EHNEk
·Lehen sektoreak jasaten duen bazterketa salatu nahi izan dute sindikatuko kideek

URBINA

Abiadura Handiko Trenak eragingo dituen kalteak salatu zituen EHNE sindikatuak atzo, Urbinan. «Pentsa maldarik gabeko lur-eremu honetan 80 metroko zabalera behar badu AHTk, zer-nolakoa behar duen Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako eta Nafarroako mendialdean», adierazi zuen sindikatuak. Taldeak gogorarazi zuenez, behin eta berriz salatu izan dituzte proiektuak lurralde antolaketan, nekazaritzan eta ingurumenean eragingo dituen ondorio kaltegarriak.

«Nola lortu garapen iraunkorra?»

Era berean, lehen sektoreak jasaten duen bazterketa salatu zuen. «Garapen iraunkorraz hitz egin besterik egiten ez duten agintariek nola pentsatzen dute asmo hori errealitate bilakatzea, sektoreen arteko orekarik gabe?», galdegin zuten.

Sindikatuak gogora ekarri zuenez, baserri mundua ondare kulturala baino zerbait gehiago da eta ekonomiaren oinarri bat baino zerbait gehiago; «herri baten etorkizuna baldintza dezakeen sektorea» da harena. Era berean, honako hau gehitu zuten EHNEko kideek: «Oraingoz agintariek gai honi kasurik egin nahi ez badiote ere, gizarteak pixkanaka hausnarketa hori barneratu beharra dauka; bertako produkturik gabeko Euskal Herria nahi ez badu, behintzat».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss