GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-14
8.000 euro ostu dizkiote adindu bati
·Dirua ateratzera animatu zuten 80 urteko emakumea, eta behartsuei emateko zela sinetsarazi zioten

BILBO

Joan den ostiralean izan zen lapurreta, Bilboko kafetegi batean. Gizon batek eta emakume batek 8.000 euro eta bitxi baliotsu batzuk ebatsi zizkioten 80 urteko emakume bati, engainatu eta dirua ateratzera animatuta. Hori azaldu zuten atzo udaltzainek.

Biktimak jakinarazi zuenez, 30 eta 40 urte arteko andre bat gerturatu zitzaion kalean oinez zihoala, gestoria baten gainean galdezka. Non zegoen ez zekiela erantzun zion. Orduan, emakumearen adintsuko gizon batek langile bat ezagutzen zuela eta hari dei ziezaiokeela erran zion. Palmakoa zela eta Bilbora hilzorian zen aitaren enkargu bat egitera joana zela jakinarazi zuen andreak. Dirua behartsuen artean banatzea omen zuen azken gurari, eta alabari eskatua zion dena gestorian uzteko. 50 euroko billete ugari erakutsi zion biktimari, gezurra sinesgarri izan zedin.

Dei bat egin ondotik, gestoriako arduraduna hila zegoela erran zuen gizonak. Dirua Bizkaiko hiriburuko parrokietan banatzeko prest azaldu zen, emakumea triste gelditu baitzen aitaren borondatea ez bete izanagatik.

Biktima ere istorio horretan nahasi zuten, eta alde zaharreko banku batean dirua ateratzea lortu zuten. 8.000 euro sartu zituen poltsan. Balio handiko bitxi batzuk eta dokumentazioa ere bazeramatzan. Bikoteak kanpoan itxaron zion, eta kafetegi batera gonbidatu zuen zerbait hartzera. Poltsa hartu eta lokaletik atera ziren gizon-emakumeak, adindua bertan utzita. Orduan hasi zen biktima lapurtu egin ziotela susmatzen, eta salaketa jarri zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss