GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-14
Milaka lagun gutxiengo demokratikoak definitzen
Euskal Herrian irekitako prozesu politikoari begira, hura garatzeko beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak definitzeari herritarrek parte hartuta ekin zion ekainean Askatasunak, «Guztiok gara giltza» eztabaida prozesuaren bidez. Amaitu gabe egon arren, baikor agertu da erakundea erantzuna ikusita.

DONOSTIA

Joan den ekainean hasi zuen Askatasunak beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak definitzea helburu nagusitzat duen eztabaida prozesua. Martxoaz geroztik abian den prozesu politikoari begirakoa da, eta hura bermatzea du xede. «Guztiok gara giltza» goiburupean, 3.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute 120 batzarretan gutxiengo baldintza demokratikoak hizpide nagusi harturik. Baikor agertu ziren Askatasunekokideak atzo, Donostian, eztabaida prozesuaren karietara, eta orain beste erronka bati heltzeko parada dutela azaldu zuten: baldintza demokratikoen aferari dimentsio politikoa eta norabide estrategikoa ezarriko liokeen Askatasunaren jarrera politikoa finkatzea.

Euskal Herriko prozesu politikoak halabeharrez baldintza demokratikoetan oinarrituta egon behar duela esaten dihardu aspaldidanik Askatasunak. Haren ustez, gutxiengo demokratikoak bermatu gabe ezingo delako prozesua garatu. Hori oinarri hartuta hasi zuen joan den ekainean «Guztiok gara giltza» eztabaida prozesua errepresioaren aurkako antolakundeak. Hiru helburu ezarri zizkion orduan: herri aktibazioa eta parte-hartzea bultzatzea, herri mugimenduaren ekarpena izanik sektorez sektoreko erreibindikazioen eguneratze lana izatea, eta hirugarrenik, konponbide demokratikoari Askatasunak egiten dion ekarpen nagusia izatea.

Xantaia politikoari uko egitea

Orduz geroztik, kasik bost hilabete igaro dira; eztabaidarako 120 batzar egin dituzte eta haiek positibotzat jo ditu Askatasuneko kide Joxean Agirrek. Horrez gainera, «debeku eta jazarpen garaiotan», batzar hauetan 3.000 lagunek baino gehiagok parte hartu izana txalotu eta eskertu zuen Askatasuneko kideak.

Oraindik eztabaida prozesua amaitu gabe dagoela azaldu zuen Agirrek, eta datozen asteotan batzar gehiago izango direla jakinarazi zuen. Hala ere, horietan jasotako ekarpenak eta iradokizunak dezentekoak izan direla aipatu zuen. Gainera, eztabaida prozesua amaitutzat jotzen dutenean, ondorio guztiak jasoko dituen lana aurkeztuko dutela esan zuen.

Bestetik, orain arteko batzarretan egondako eztabaiden gakoak aipatu zituen Agirrek. Batetik, Askatasunaren ekarpe- nek honakoak izan behar dutela jaso da: Euskal Herri berri bat osatzea, esparru demokratiko bat lortzea eta errepresioa iraganeko elementu bilakatzea.

Joxean Agirreren esanetan, gatazka konpontzeko prozesutik igarotzen dira helburu horiek, eta «euskal herritarren eskubideak errespetatuta» erdietsiko da konponbidea. Baina horretarako, Estatu espainola eta frantsesa inplikatzeko galdegin zuen Askatasuneko ordezkariak. «Errepresioari eta xantaia politikoari uko egin behar diete eta euskal herritarren erabakiak errespetatzeko borondatea azaldu behar dute», esan zuen.

Euskal Herri berri hori lortzeko «aukera historikoa» dagoela aipatu zuen jarraian. Gatazka konpontzeko aukera hori «borrokabidea jorratu duen herri honen tinkotasunari esker» izan dela esan zuen.



Los huelguistas de Hernani darán charlas y apelarán al PSOE

HERNANI

Representantes del movimiento pro-amnistía tomaron anteayer en Hernani el testigo de la huelga de hambre para reclamar los derechos de los presos políticos y ayunarán durante toda esta semana. Entre los huelguistas se encuentran los miembros de Askatasuna Juan Mari Olano, Xabin Juaristi e Iñaki Iribarren, además de Iñaki Reta y Gotzon Zabaleta, en nombre de Etxerat, de la abogada Jaione Karrera, del ex preso y sicólogo Fernando Arburua y de la Ainara Calvo, recientemente excarcelada.

Esta iniciativa se ha desarrollado ya en Deba Goiena, Lea-Artibai y Sakana, y durante esta semana tiene parada en Hernani. La localidad guipuzcoana no sólo acogerá la huelga de hambre, ya que en el marco de esta protesta, entre otras, han organizado diferentes actividades como charlas y mesas redondas, además de participar en una manifestación convocada para el jueves en Lasarte, y en una concentración el viernes frente a la sede del PSE en Donostia.

Esta iniciativa se sitúa en el contexto de la dinámica itinerante de ayunos que se puso en marcha el pasado 21 de octubre. Entre las reivindicaciones de esta protesta se encuentran la exigencia de la inmediata puesta en libertad de los presos gravemente enfermos y de los que han cumplido su condena y el reagrupamiento del Colectivo de Presos en Euskal Herria.

El organismo antirrepresivo enmarca esta huelga dentro de una situación política en la que los gobiernos español y francés «están profundizando en una política carcelaria construida sobre claves de guerra y conflicto». Por tanto, Askatasuna ha señalado este contexto como «muy grave» y ha recordado los casos de los presos a los que les han aplicado la «cadena perpetua», entre los que citaron el caso de Iñaki de Juana.

Acuerdos sin solución

Junto a ello, remarca que «los estados están empleando a los presos como instrumento de chantaje» ya que, a su juicio, «llevando la política carcelaria al extremo están jugando a intentar abocar a este pueblo a acuerdos que no solucionan de manera real el conflicto». Ante ello, el organismo antirrepresivo recordó que «el Colectivo dejó bien claro en su último documento que no aceptará nada similar».

La intención de Askatasuna con esta dinámica de ayunos es lograr que, semana a semana y comarca a comarca, se consiga la implicación de diversos agentes respecto a la situación que viven los presos políticos. A su vez, pretenden recabar información y el compromiso entre esos mismos agentes.



Gizonen parte- hartzea eta euskara nagusi orain arteko 120 batzarretan

G.M.
DONOSTIA

Ekainean «Guztiok gara giltza» eztabaida prozesuaren berri eman zutenetik gaurdaino 120 eztabaida batzar egin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan, eta horietan 3.000 lagun baino gehiago izan dira partaide. Nahiz eta oraindik batzar gehiago egingo dituen Askatasunak, orain artekoen hainbat datu eman ditu.

Herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan izan dira batzar gehienak; 39 bilkura egin dituzte eta 1.050 lagunek parte hartu dute. Bizkaian, 26 herri batzar izan dira, eta mila lagunek parte hartu dute. Araban beste 26 bilera egin dituzte, eta orotara 400 bat lagun aritu dira eztabaidan. Nafarroan egindako 16 batzarretan 500 lagun bildu dira; eta Ipar Euskal Herrian, berriz, oraingoz bost bilkura egin dituzte 100 lagunen parte-hartzearekin.

Parte-hartzaileen profilari dagokionez, % 58 gizonak dira eta gainerako %42ak emakumeak. Eztabaidetan erabilitako hizkuntzari dagokionez, euskara da nagusi batzarren %58n; gaztelania, %20,8n; frantsesa, %0,9n; eta herri batzarrak ele bitan egin dituzte % 20,3n. Bilera bakoitzak ordu eta erdi inguru irauten duela azaldu zuen Agirrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los familiares reciben el homenaje de la UPV a quienes donaron sus cuerpos
Euskal Herria
El PSOE critica el intento de poner a los jueces al servicio de la estrategia del PP
Ekonomia
Convocan paros en la enseñanza pública no universitaria en demanda de mejoras
Euskal Herria
Brouardek eta Muguruzak egindako lana gogoan izango dute hilaren 20an
Euskal Herria
La acusación del 18/98 no certifica la autoría del «proyecto Udaletxe»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss