Hirigintza arau berriek ikastolaren etorkizuna bermatzen dute
Oiartzungo Arau Subsidiario berrien onarpenak Haurtzaro Ikastolaren etorkizuna bermatzen du, Ikastolak izan ditzakeen hazkunde beharrei erantzun egokia ematen baitie. Hirigintza plangintza berriak ikastola inguruko lur zati guztiak babesten ditu eta lur horietan ez dela etxebizitzarik eraikiko bermatzen du. Arauen helburuetako bat Oiartzungo erdigunea den Elizalde auzoko urbanizatu gabeko eremuak babestea da, bertan, herriak behar dituen zerbitzuek eta ekipamenduek tokia izan dezaten. Gure herrian beharrezkoak dira oraindik ere kirol instalakuntzak, kultur ekipamenduak, gizarte zerbitzuetarako azpiegiturak eta baita egun badauden eskola ekipamenduen hazkunderako espazioak ere. Horregatik, plangintza urbanistiko berriak herriko dotazioak zein ekipamenduak garatzeko gordetzen ditu Elizaldeko lurrak. Hau guztia kontuan hartuta, zer dela eta Haurtzaro Ikastolaren haserrea? Beraz, Haurtzaro Ikastolak hazteko eta eraikin berri bat eraikitzeko beharra baldin badu, planeamendu urbanistiko berriak ematen du horretarako aukera, baina hazkuntza behar hori proiektu konkretu batean zehaztu beharko luke Ikastolak. Oiartzunek hezkuntzaren inguruan etorkizunean izango dituen beharrak estaltzeko egin beharreko azterketak egingo direla jasota dago plangintza berrian, dagokion denborarekin eta gai honekin zerikusia duten pertsona ororen parte hartzearekin. Hau guztia nik neuk ikastolaren batzar orokor batean azaldu nuen eta behin baino gehiagotan ikastolaren zuzendaritzari ere jakinarazi diot. Abertzaleon Oihartzunak plangintza urbanistiko berria geldiarazteko eskatu zuen azken udal osoko bilkuran eta Ikastolak bat egin zuen eskaera horrekin. Ikastolak zergatik geldiarazi nahi du bere etorkizuna hipotekatzen ez duen plangintza bat? Are gehiago, plangintza berriaren aurka dauden alderdiek beste auzoetan eraiki beharrean, Elizalden egin behar direla etxebizitzak defendatzen dute, baina zergatik ez dute zehazten zein lurretan egin behar diren? Zeintzuk dira Elizalden eraikitzeko libre leudekeen lurrak? Hirigintza plangintza berria etxebizitza babestua behar dutenei konponbidea emateko lanabesa da, lehenengo aldiz Oiartzunen Etxebizitza Babestua eraikitzeko plangintza bat dugu abian, gure natura eta paisaia errespetatu eta babesten duena eta auzoak sendotzen dituena, Elizalde ingurua herrirako ekipamendu eta dotazioetarako gordeaz. Hauek dira Oiartzungo etorkizuneko herri antolamendurako oinarriak. Arau Subsidiario hauen kontra daudenek zer nahi dute gure herriarentzat? Ikastolako gurasoak eta oiartzuar guztiak lasai egon daitezke: plangintza urbanistiko berriak ez ditu Haurtzaro Ikastolako hazkunde beharrak hipotekatzen. Martin Beramendi Brit
- Oiartzungo alkatea
Ahora es el momento de parar el TAV
Las administraciones de Madrid y Gasteiz han dado otro paso lamentable comenzando las obras del TAV en Arratzua-Ubarrundia. Este nuevo paso del tripartito de la CAV y el Gobierno del PSOE es muy grave. Para responder a esta nueva situación, AHT Gelditu! Elkarlana ha organizado una importante dinámica de movilizaciones, y nosotros también hacemos un llamamiento a responder con fuerza, tanto impulsando ese calendario de movilizaciones como impulsando dinámicas propias y el trabajo ideológico. En este sentido, la actitud del pueblo de Urbina, los concejos de Gasteiz y el Ayuntamiento de Itsasondo ha sido ejemplar. La respuesta de los gobiernos de Ibarretxe y de Zapatero, en cambio, se ha sustentado otra vez más en la prepotencia y la imposición. Si este proyecto destructor sigue para adelante va a traer consecuencias muy negativas. Ocasionará daños irreparables al medio ambiente: efecto barrera, impacto visual y sonoro, ocupación de tierras, desregulación hidrológica, aumento del consumo energético, infinidad de escombreras; afección a ecosistemas de alto valor ecológico... También disminuirá el gasto social, porque es la mayor y más cara infraestructura proyectada en este país. Su presupuesto ronda los 6.000 millones de euros. Lo pagaremos entre todos, pero sólo podrán utilizarlo unos pocos. El TAV no solucionará los problemas de tráfico y transporte. Nos dicen que retirará 1.000 camiones de las carreteras, pero no nos dicen que actualmente son más de 11.000 los que circulan por el paso de Biriatu y que serán 16.000 los que lo hagan dentro de tres años. El TAV ocasionará graves perjuicios a la agricultura, y al modo y calidad de vida del medio agro-rural en general. Sólo parará en las grandes ciudades y por lo tanto no cubrirá los desplazamientos intracomarcales. El TAV acentuará la situación de dependencia que padece Euskal Herria y alejará la posibilidad de un desarrollo soberanista. Y por último, El TAV es sinónimo de imposición. Están desarrollando el proyecto del TAV sin transparencia informativa y a espaldas de los intereses, deseos y voluntad de municipios y ciudadanía. Estamos a tiempo para parar esta infraestructura sin sentido. Está en nuestras manos, si somos capaces de activar y sacar a la calle a la ciudadanía. Si todos los sectores afectados nos unimos es posible paralizar el TAV. Por eso, ahora es el momento para organizarnos y responder con fuerza a esta nueva imposición y a este nuevo sinsentido. Tanto en el punto de inicio de obras como en todo el recorrido. Pueblo a pueblo, comarca a comarca y en toda Euskal Herria. Eusebio Lasa
- Mahaikide de Batasuna
¡Aupa Athletic!
Teniendo en cuenta la situación que vivimos en el País Vasco, no me parece acertado que además abramos las puertas para que nos enfrentemos por el fútbol. Creo que el Athletic tiene razón en el caso Zubiaurre, pero de ahí a romper relaciones con la Real Sociedad hay una gran distancia. Yo he ido a derbis con mi familia a Donostia y a San Mamés y siempre hemos pasado un día festivo y nunca se nos ha faltado al respeto. Energúmenos hay en todas partes, pero nosotros nunca hemos tenido ningún problema con aficionados de la Real, y que siga siendo así. Yo quiero poder seguir yendo a los campos de fútbol con mis hijos tranquilamente, como hasta ahora. Creo que se deben fomentar los valores en el deporte, y no la confrontación. Ane Mendizabal
- Bilbo
Etxebizitza eskubideaz
Zenbait kontu argitzeko asmoz idazten duen Ibaetako irakasleen etxeetako bizilagun bat naiz. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) gure etxebizitzen eraikina bereganatzeko eskaera egin zion Donostiako Udalari, eta honek gu kanporatzeko prozedura hasi zuen. Baina aipatu prozedura hasteko ahalmenik ez izateaz gain, akats larriak ere egin ditu, gu kanporatzeko helburuarekin legeak dioena ere ez baitu errespetatu.Guri dagokigunez, hasieratik izan dugun jarrera konponbide bat bilatzearen aldekoa izan da, horretarako Udalarekin eta DIPCrekin biltzeko saiakerak egin genituelarik. Baina gurekin bildu eta konponbide bat bilatzeko asmorik ez zutenez, mobilizazioak egiteari ekin genion, eta soilik orduan onartu zuten gurekin batzartzea. Hala ere, geroago konturatu gara gure ekimenak indargabetzeko eta DIPCk bere aurpegia zuritzeko bakarrik hitz egin zutela gurekin. Bide horretan, DIPCko idazkari Alberto Lopez Basagurenek gezurrak erabili ditu, guztietan nabarmenena egunkari batean guri konponbidea bilatu zigutela ziurtatu zuenekoa. Pedro Miguel Etxenikeri, DIPCko zuzendariari, proposamen bat helarazi genion, non gure bizitzak antolatu eta beste nonbait bizilekua bilatzeko bi urteko epea emanez gero, borondatezko kanporatzea egingo genuela adieraziz. Baina helarazitako proposamen honi ezezkoarekin erantzun zioten, beraien proi- ektua gauzatzeko presa zutela argudiatuz eta gure bizitza-proiektuak erabat mespretxatuz. Momentu honetan kanporatze aginduaren zain gaude, gure ekimenari esker lortu genuen etxebizitza eskubidea errotik moztuko ligukeen aginduaren zain. Guk eskubide urraketa honen erantzule zuzen Udala eta DIPC egiten ditugu, bere eskariak familia batzuen kaleratzea zekarrela jakin arren, berau Udalari eskatu ziolako; eta bestalde, fundazio hau egoera honi irtenbide duina emateko ahalmena izan arren borondaterik erakutsi eta erakusten ez duelako. Egoera eta gertaera hauek guztiak ulertzeko, etxebizitza eskubidearen inguruan dagoen kontzepzioaz jabetu beharko gara. Horretarako, ikuskera hau azaltzeko, Susana Garcia Chuecak, Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotziak, eta Pedro Miguel Etxenikek guri esandakoak utzi nahiko genituzke agerian. Susana Garciak gu kale gorrira botatzea besterik egin ez zezakeela esan eta gero «la esperanza es lo último que se pierde» esan zigun agur gisa. Berak duen adinako soldata lortzeko esperantzaz ariko zen agian. Etxenikerekin elkartrukaturikoak ez ziren hobeak izan, kalean topatu eta berarekin hitz egiten hasi eta gero «pero vosotros no habéis pagado» bota baitzigun, etxebizitza eskubidea dirudunena bakarrik dela agerian utziz. Bejondeizuela biei. Unai Apaolaza Amenabar-
Ibaetako irakasleen etxeetako bizilaguna
Athletic-Real Sociedad
Que el público tiene un gran interés por el fútbol no me cabe la menor duda, pero sí dudo de que el fútbol sea algo de interés público. El fútbol debería seguir siendo un deporte, aunque todos sabemos que, es algo más que un deporte. Pero viendo hasta qué límites llega a veces la fogosidad de los hinchas, me parece poco didáctico, y hasta algo peligroso, el que la directiva del club de todos los vizcainos diga en público que rompe relaciones con la Real. No me meto en si tiene o no motivos. Seguramente sí. Pero creo que los responsables de los equipos deben dar más ejemplo de los valores deportivos y del valor de la palabra. Y más aún en Euskadi, donde tanto necesitamos que sea la palabra la que solucione nuestras diferencias.Javier Sánchez
-Beaskoetxea Bilbo
|