Hezkuntza euskaldundu eta EHUren «akatsak» zuzentzeko eskatu du IAk
DONOSTIA
Ikasle Abertzaleen ekimenez, protesta ekintzak egin zituzten ehunka gaztek atzo EHUren Ibaetako campusean.Alde batetik, arkitektura eskolako ikasleek EHUren «administrazio akatsak» salatu zituzten hainbat ekimenen bidez: lehenbizi, 150 ikasle inguru bildu zituen argazkia atera zuten fakultateko sarreran, eta bertako liburutegia zabaltzeko eskatzen zuten. Ikasleen esanetan, horrek ez du zerbitzu «duin eta oso bat» bermatzen, eta horretarako beharrezko liratekeen orduak nola kudeatu erabakitzeko batzarra egin zuten jarraian. Horrekin batera, «administrazio akats» gisa definitu zituzten beste hainbat ere kalkulu zentroaren egoera eskasa, hizkuntza eskubideen urraketa, eta abar salatu zituzten. FIHEZI eta psikologia fakultateetan, aldiz, hiru aldarrikapen zehatz egin zituzten: «Derrigorrezko zein hautazko ikasgaiak euskalduntzea, ikasketak burutzeko aukera ematea eta Bolognako prozesuak egoera larriagotuko duela aurrez ikusirik ECTS kreditu sistema bertan behera uztea». Bertan ere 100 lagun inguru bildu zen.
|