GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-16
Emakumeen aurkako bortxakeria salaketa

BAIONA

Ipar Euskal Herriko Bortxakeria Sexisten kontrako Kolektiboak atzo aurkeztu zituen azaroaren 25ean izango den Emakumeenganako Bortxakeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren karira antolatuko dituzten ekintzak. Azaroaren 25erako manifestazio bat antolatu dute, eta eguerdiko hamabietan Baionako Euskal Museotik aterako da. Azaroaren 23an, berriz, ekintza pedagogikoago bat egingo dute Lapurdiko hiriburuko Darrigrand IUTn. Maite Debats-ek egin duen “Prend garde a toi” dokumentala emango dute arratseko zortzietan.

Maite Debats-en filmak hainbat testigantza biltzen ditu, baina, aldi berean, ematen duen ikuspegia arazo pertsonaletatik harago joaten da. Dokumentalak aditzera eman nahi du estatuek dituzten legeek familian bortxatzen dituzten emakumeen egoera zailtzen edo errazten ahal dutela. Horretarako, hain zuzen, Alemanian eta estatu espainolean eta frantsesean tratu txarrak eman dizkieten zenbait emakumek arazoa salatzen dutenean izaten duten harreraren berri ematen du dokumentalak.

Emakumeek beren egoera salatzeko izaten dituzten zailtasunak «estatuen bortxakeriatzat» jo zituzten Bortxakeria Sexisten kontrako Kolektiboko kideek. Izan ere, frantses Estatuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen kopuruak jakitea oso zaila da Estatuak gordetzen baititu, bestalde, Ipar Euskal Herriko kopuruak jakitea ezinezkoa da.

Informazioa gordetzeari dagokionez, berriz, kolektiboko Anuntxi Aranak adierazi zuen orain Baionako Herriko Etxea hiriko bestetan gertatzen diren emakumeen kontrako bortxakeriak gelditzeko lanean ari bada ere, duela bi urtera arte bortxatutako emakumeen kopurua ezkutatu egiten zuela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
President´s Award 2006 saria Euskal Herrira bidean da
Jendartea
Kofi Annan avisa de que el cambio climático «no es ciencia ficción»
Ekonomia
La reforma de la incapacidad temporal por bajas recortará derechos a los trabajadores
Euskal Herria
«Prest gaude indarkeria adierazpen oro desager dadin elkarlanean aritzeko»
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo plantea un acto unitario de impulso al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss