Datorren urtea «izugarri garrantzitsua» izango da abertzaleentzat, ABren ustez
Hurrengo urteko erronkak finkatu ditu ABren Biltzar Nagusiak; izan ere, abertzaleentzat «urte oso garrantzitsua» izango dela ohartu da. Nazio alorrean, bake-prozesuarekin batera autodeterminazio eskubidea bultzatzeko konpromisoa hartu du eta, Ipar Euskal Herriari begira, bereziki udal-bozketak lantzea izango da ABren zeregin nagusia.
BAIONA
Abertzaleen Batasunak adierazi duenez, 2007. urteak «izugarrizko garrantzia» izango du abertzaleentzat; alde batetik, bake-prozesuak izan dezakeen bilakaeragatik eta, bestetik, hauteskundez beteriko urtea izango delako. Joan den larunbatean Uztaritzen egin zuen ohiko Biltzar Nagusiaren berri eman zuten, atzo, Baionan zuzendaritzako hainbat kidek.Igarotako urte politikoan indar abertzaleak izandako jarduera nagusiak aipatu zituzten lehenbizi; hala nola, «nazio alorrean», OHD hedatzean, Ahotsak ekimenean, Europako Parlamentuko eztabaidan parte hartzeko lanetan edota presoen eskubideen inguruan zenbait alderdirekin prestatzen ari diren dinamikan, ABk izan duen inplikazioa nabarmendu zuten Mertxe Colinak eta David Airek. Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdira begira, berriz, hondakinen, etxebizitzen eta Lehen Lanaldiko Kontratuaren borroka aipatu zuen, besteren artean, Jean-Marc Dabadiek. Datorren urtera begira, bi ildo nagusi jorratzea erabaki du ABk. Gatazka politikoa konpontzeko prozesuari dagokionez, hainbat eragilek «batez ere, ETAk, PSOEk eta EAJk lortutako konbergentzia izugarri inportantea kausitzen» dutela adierazi zuen Peio Etxeberri-Aintxartek. Prozesua egun «une zailean badago ere, arduraz eta kuraiaz jokatzeko» eskatu zuen, «zortzi hilabete ez baita aski denbora gauzak konpontzeko». ABk berak bere ardurak hartuko dituela ziurtatu zuen Aintxartek, eta «edozein eztabaidagunetan» ekarpena egiteko prest dagoela gaineratu zuen. Alta, ABren ustez, aterabidea ez da soilik alderdien mahaia osatuta etorriko, «bertan autodeterminazio eskubidearen aldeko indarrak ez baitira aski». Horregatik, «mahaitik kanpo ere» landu behar den gaia izango da eta, norabide horretan, Udalbiltza berpizteko ahaleginean arituko da AB. Aintxartek gatazkan duten «erantzukizunari» aurre egiteko eskatu zien bi estatuei, eta berehala bi neurri «sinboliko» hartzeko exijitu zien:presoak hurbiltzea eta Batasuna berriro legeztatzea.
Udal-hauteskundeak
Hurrengo hauteskundeetan udal-kudeaketan bere eragin politikoa areagotzeko erronka jarri dio ABk bere buruari. Horretarako, hautetsi gehiago lortzea eta estrategian adostea izango du helburu. Azken hogei urteetako azterketa eginez hasiko da eta, formazio saioez gain, azaroaren 25ean, abertzale orori irekitako jardunaldi bereziak egingo ditu Heletan.
Otros ejes de trabajo
Grupo de trabajo para el Aberri
Eguna
Lamentando una vez más que el último Aberri Eguna en Ipar Euskal Herria no haya podido ser conjunto, AB decidió crear un grupo de trabajo específico para organizar el del próximo ańo. Se pondrá en marcha en breve e invitará a todas las fuerzas y movimientos abertzales a participar en ella. żIniciativa común para las legislativas?
Ya en junio, AB hizo un llamamiento a acordar una iniciativa común entre fuerzas abertzales de cara a las elecciones legislativas que podría denominarse Euskal Herria Bai. Tras un proceso de reuniones, en las próximas semanas comunicarán conjuntamente el resultado de los contactos. Pays Basque 2020, en observación
AB valorará en función de la evolución del proyecto de territorio Pays Basque 2020 su participación en el mismo, «ya que ha observado que bastantes propuestas que en su día realizaron las fuerzas abertzales para el anterior Convenio Específico no se han cumplido o no han sido tenidas en cuenta».
|