GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-16
Erresistentziaren kohete batek emakume bat hil ostean, Israelek mendekua agindu du
Sarraskiek ez dute palestinar erresistentzia ahuldu, indartu baizik, atzo jaurtitako suziri kopurua eta, batez ere, eraginkortasuna ikusita. Israelgo hedabideek egin dituzten kalkuluen arabera, erresistentziak hamabost kohete jaurti zituen atzo Gazatik, lau Ashkelon hiriaren aurka eta gainerakoak Sderoten aurka. Azken horietako batek 57 urteko Fatima Slutzker emakumea hil zuen. Gainera, bi gazte oso larri zaurituta eraman zituzten erietxera. Tel Avivek berehala agindu zuen kohete jaurtiketak «erantzuna» izango duela eta segurtasun arduradunak bart bilduta daude erasoa prestatzeko.

JERUSALEM

Gaza iparraldetik jaurtitako kohete batzuk Israelgo Sderot hiriko erdialdean erori ziren atzo goizaldean, eta ondorio larriak eragin zituzten: emakumezko bat hil zen kohete horietako baten leherketak eragindako zauriengatik, eta gizonezko bat larri zaurituta eraman zuten erietxera ­bi hankak moztu behar izan zizkioten­. Emakumea bizirik iritsi zen erietxera, baina oso zauri larriak zituenez, berehala hil zen. Larri zaurituta erietxean dagoen gizonezkoa Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroaren bizkartzaina da. Atzo iluntzean suziri gehiago jaurti zituzten palestinarrek. Horietako batek hamazazpi urteko gazte bat zauritu zuen, oso larri.

Hamaseko eta Jihad Islamiarreko brigadek bere gain hartutako jaurtiketek Israelgo agintarien haserrea eta mehatxuak eragin zituzten. Libanoko erasoaldiaren ostean oso egoera txarrean geratu zen Defentsa ministroak Kasam izeneko koheteekin zerikusirik duten guztiak mehatxatu zituen.

Peretz-en etxe ondoan

«Talde terroristek oso garesti ordainduko dute», esan zien kazetariei. Gauean Israelgo segurtasun indarretako buruekin bilduta zegoen «erantzuna» prestatzeko. Hedabideek esan zuten Kasam kohete bat Peretz ministroaren etxe ondoan ­150 metrora­ erori zela.

Ehud Olmert lehen ministroa AEBetako Kalifornian harrapatu zuen berriak. Bertan adierazi zuen «Gazako operazioek» ez dutela etenik izango.

Fawzi Barhoum Hamaseko eledunak adierazi zuen: «Erresistentzia palestinarrok dugun eskubidea da, okupazioak beti eraso egiten baitigu, Beit Hanuneko sarraskiaren ondoren aurretik bezalaxe».

Suziriak jaurti zituzten milizianoek, berriz, Beit Hanunen Israelgo Armadak hil zituen hemeretzi palestinarrengatik mendeku hartzeko egin zutela erasoa jakinarazi zuten.

Sderot hirian guztiak ez zetozen bat mendeku eskariekin, nahiz eta horiek nagusi izan. Hildakoa bera islamiarra zen, Kaukasokoa, eta Errusiako judu batekin ezkondu zen. Orain hiru urte iritsi ziren Palestinara. Sderoteko kanposantuan ehortzi zuten, judu ez direnei utzitako eremuan.

Eli Moyal Sderoteko alkateak lasaitasuna eskatu zuen hiletetan. «Indarkeriaren dinamika eten egin behar dugu ­esan zuen­. Errepresaliak iragarri dira baina zertarako? Guk ez dugu mendekurik nahi. Ezta protestarik ere. Hori bai, nazka-nazka eginda gaudela jakin dezaten nahi dugu».

Israelgo Armadak emandako datuen arabera, aurten ia mila suziri bota dituzte Gazatik, eta atzokoarekin sei hildako eragin dituzte. Kohete gehienak hiritik kanpo erortzen dira.



Un ministro iraquí dice que aún hay 80 secuestrados

BAGDAD

La confusión sobre el número de secuestrados el pasado martes en un centro de investigaciones de Bagdad seguía ayer. La oficina del primer ministro iraquí, Nuri al Maliki, rebajó a 39 el centenar del que se hablaba al principio, y añadió que aún quedaban entre dos y cinco personas en manos de los secuestradores. Por el contrario, el ministro de Educación Superior iraquí, Abed Diab al Oujaili, del Frente de la Concordia, el principal bloque parlamentario suní, sostenía que entre 70 y 80 personas permanecían aún en paradero desconocido. Al Oujaili anunció que no iría a las reuniones del Gobierno hasta que todos fueran liberados. El secuestro masivo fue llevado a cabo el martes por decenas de personas vestidas con uniforme policial.

Al menos 65 cadáveres con impactos de bala fueron hallados ayer en distintas partes del país. Según informaron fuentes del Ministerio de Interior y la Policía iraquí, 50 de los cuerpos fueron encontrados en Bagdad, 10 en Latifiya, a 60 kilómetros al sur de la capital, cuatro en Falujah, a 55 kilómetros al oeste, y uno en Samarra, a 150 kilómetros al norte de Bagdad.

En el centro de Bagdad, once personas murieron y 32 resultaron heridas al explotar un coche bomba en un aparcamiento.

Los ocupantes también registraron bajas considerables en sus filas. Seis militares estadounidenses, tres soldados y tres marines, murieron «por una acción enemiga mientras operaban en la provincia de Al Anbar», según informó ayer el Ejército estadounidense.

El Consejo de DDHH investigará la matanza

El Consejo de Derechos Humanos de Naciones Unidas aprobó ayer el envío de una misión a la franja de Gaza tras la muerte de 19 civiles palestinos en una incursión del Ejército israelí en la localidad de Beit Hanun. Una resolución presentada por Bahréin y Pakistán, con el apoyo de 23 países islámicos, fue adoptada por 32 de los 47 Estados miembros del Consejo. Ocho Estados, entre ellos Alemania y Gran Bretaña, votaron en contra, y seis, entre ellos el Estado francés y Suiza, se abstuvieron. Estados Unidos se autoexcluyó de este nuevo organismo. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
President´s Award 2006 saria Euskal Herrira bidean da
Jendartea
Kofi Annan avisa de que el cambio climático «no es ciencia ficción»
Ekonomia
La reforma de la incapacidad temporal por bajas recortará derechos a los trabajadores
Euskal Herria
«Prest gaude indarkeria adierazpen oro desager dadin elkarlanean aritzeko»
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo plantea un acto unitario de impulso al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss