Flz Alemaniako antzerki taldea igandean Durangon
BILBO.
Flz antzerki konpainia alemana Durangoko San Agustin kulturgunean izango da igande honetan, “Teatro Delusio” obra aurkezteko. Emanaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta sarrerak 12 euroko prezioa du, aretoko iturriek atzo jakinarazi dutenez. Flzek maskarak erabiltzen ditu adierazi nahi duena esateko. Hitzik gabe komunika daitekeela ikusiko da obran, maskaren bidez barrearazi eta hunkitzen baitu.
|