ESTRASBURGO
Europako Parlamentuko osoko bilkurak zerbitzuen zuzentarau gorabeheratsuaren bertsio arindua onartu zuen atzo. Zuzentarau horren helburua zerbitzuen sektoreko enpresak nahi duten lekuan koka daitezen eta horiek EuroparBatasuneko edozein estatutan askatasunez lan egin dezaten burokra- zia eragozpenak murriztea da.Berdeek eta Ezker Bateratuak aurkeztutako zuzenketak baztertu zituzten parlamentariek. Era horretan, bozkatu beharrik gabe, joan den maiatzaren 29an Hogeitabostek hitzartutakoa babestu zuten.
Europako patronal UNICEk eta Europako Sindikatuen Konfederazioak adierazi zuten zuzentarau horren arrakasta edo porrota estatuek testua beren legerian egokitzeko moduan egongo dela. UNICEk esan zuen «emaitza errealak» espero dituela, testuan egin diren murrizketa batzuen aurka egon arren. Sindikatuen elkartea, berriz, pozik agertu zen zuzentarauan egindako aldaketekin.
Dena dela, hark adierazi zuen sindikatuek zenbait gauza hobetzeko lan egiten jarraituko dutela. Alde horretatik, zerbitzu publikoen inguruko zuzentarau bat lortzea edota Aldi Bateko Lan Enpresei buruzko araua aurrera eramatea helburu izango dutela nabarmendu zuen Europako Sindikatuen Konfederazio sortu berriak.