GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-16
Litekeena da petrolioa merkatzea abenduan

VIENA

Petrolioa esportatzen duten herrialdeek osatzen duten OPEP elkarteak erregai horren prezioa berriz murrizteari ateak ireki dizkio. Izan ere, OPEPek atzo argitaratutako txostenak murrizketa baten beharraz hitz egiten baitu. Kontua da Ministroen Kontseiluak txosten horren datuak kontuan hartuko dituela erabaki bat hartzeko. Beraz, Nigeriako hiriburu Abuyan datorren abenduaren 14an egingo duten bilkura baino lehen berritasunik egon ezean, litekeena da petrolio eskaintza murriztea hitzartzea hurrengo hilabetean.

Murrizketa hori, gutxienez, eguneko 300.000 upelekoa izan daiteke. Kopuru hori azaroaren 1ean finkatutako eguneko 1,2 milioi upeleko eskaintzari erantsi beharko litzaioke. Txostenak nabarmentzen du eskaintzari dagokionez, 2007. urterako dauden pronostiko askotarikoek ­eguneko 1,1 eta 1,6 milioi upel artekoa­ adierazten dutela aurten eta datorren urtera begira ziurtasunik ez dagolea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
President´s Award 2006 saria Euskal Herrira bidean da
Jendartea
Kofi Annan avisa de que el cambio climático «no es ciencia ficción»
Ekonomia
La reforma de la incapacidad temporal por bajas recortará derechos a los trabajadores
Euskal Herria
«Prest gaude indarkeria adierazpen oro desager dadin elkarlanean aritzeko»
Euskal Herria
La Mesa para el Acuerdo plantea un acto unitario de impulso al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss