- Lau eta Erdiko Txapelketa
Dena prest Irujo eta Olaizola II.aren arteko lehian beste atal bat idazteko
·Giro ederrean eta arazorik gabe aukeratu dituzte pilotak Gasteizko Ogeta pilotalekuan
DONOSTIA
Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak giro onean hautatu zituzten datorren larunbat arratsaldean Lau eta Erdiko finalerdietako partidan erabiliko dituzten pilotak. Irujok 103,4 eta 104,4 gramoko bi pilota hobetsi zituen eta Olaizola II.ak 103,5 eta 105,2 gramoko beste bi. Bakoitza bereekin pozik agertu zen eta ez zioten garrantzi gehiegirik eman aurkariaren materialari.«Nik badakit zer pilota mota behar dudan Aimarren kontra jokatzeko eta horixe aukeratu dut. Pilota biziagoak dira nireak», adierazi zuen Iberoko aurrelariak. Olaizolak ere horixe aipatu zuen hedabideen aurrean eta Irujorenak biziegiak ez izatea espero du. «Egia da, bai, bereak biziagoak dira. Bizitasun hori gehiegizkoa den ala ez larunbatean ikusiko dugu, baina beti esaten dudan moduan nireekin pozik geratzea da garrantzitsuena», esan zuen Goizuetako pilotariak.
Sakea eta defentsa Egunotan asko hitz egin da Irujoren sakeaz 25 tanto egin ditu horrela, 6 Barriolari eta Olaizola II.aren defentsaz. Aukeraketaren ostean horretaz galdetu zitzaien biei eta, beraiek ere horretaz konturatu diren arren, ez dute erantzun errazik aurkitzen aurkariaren jokoa gelditzeko.«Titinen aurkako neurketa ikusgarria izan zen. Aimar oso ongi aritu zen defentsan, baina horretaz gain, pilota oso zailak jartzen zizkion ezker horman. Pilota asko luzatzen eta ahal bezain laster tantoa amaitzen saiatuko naiz. Neurketa gehiegi ez luzatzea gustatuko litzaidake, nekatuta antzemanez gero, tantoa berehala sartzen baitu. Baina hori teoria besterik ez da. Aurreko igandean bezain azkar jokatzen badugu, nahikoa lan izango dut pilota frontisean sartzen», onartu zuen Martinez de Irujok. Aimarrek antzeko jarrera izan zuen partida aztertzerakoan: «Argi dago azken partida hauetan Irujo asko sakatzen ari dela, hori begi-bistakoa da. Baina horren aurrean ezin da gauza handirik egin. Oso zentratuta egon beharko dut eta errestoan ahalik eta ondoen aritu».
Neurketa berezia
Ezin da ahaztu Binakako, Buruz Buruko eta Nafarroako Lau eta Erdiko azken finaletan elkarren aurka jokatu dutela Irujok eta Olaizolak. Neurketa berezia da, beraz, larunbatekoa, nahiz eta bi protagonistek horretaz gehiegi hitz egin nahi ez duten.«Seinale ona litzateke larunbatekoa finalaren aurrekaria izatea, horrek ni ere finalean egongo naizela esan nahi baitu. Garrantzitsuena biok lehen neurketa irabazi izana da eta behin puntu honetara iritsita partida guztiak dira bereziak, final handia gero eta hurbilago dagoelako», adierazi zuen Juan Martinez de Irujok gaia alde batera utzi nahian.
«Ezin dira konparatu»
A.A. DONOSTIA Kaiolan hiru aldiz txapela jantzi duen Aimar Olaizolaren ustez, Nafarroako finala «ezin da konparatu» larunbatean jokatuko duten neurketarekin. «Partida guztiak ezberdinak dira eta ez da atzera begiratu behar. Fisikoki oso ongi nago eta sasoi onean iritsiko naiz neurketa honetara; hori da garrantzitsuena», esan zuen Aimarrek. Uztailean jokatutako finalean 22-15 galdu zuen Asegarcekoak Irujoren kontra, baina denbora gutxian neurketa asko jokatuta iritsi zen hitzordu hartara, nahiko erreta. Orain prestaketa oso bestelakoa da, askoz ere neurtuagoa, eta horrek gauzak aldatzen ditu. Parekotasunaren seinale onena: apustuak berdinean irtengo dira.
Apuntes
Luján reaparece este sábado en Castillíscar
Luján se ha recuperado de unas molestias en el hombro,
por lo que está previsto que el cubano reaparezca este mismo sábado en
Castillíscar (Aragón). Acompañado de Caballero, se enfrentará a Zozaya-Erburu en
la jornada del Open Internacional de pala corta.
Dorronsoro se impone en el provincial alavés
Aitzol Dorronsoro se proclamó campeón del LXIV
Provincial de Araba en categoría cadete tras una notable remontada (13-0) al
vencer por 20-22 a un pegador como Aritz Fdez de Larrinoa.
|