GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-25
Ruper Ordorika: «Sarrionandiaren berbak oso hurbileko sentitzen ditut»
Ruper Ordorika Bilboko Kafe Antzokira joan zen atzo «Memoriaren mapan» diskoa aurkezteko. Hamaika kanta berri bildu ditu egileak azken lan horretan. Bereak dira melodia guztiak, eta Joseba Sarrionandiarenak, berriz, hitzak. Izan ere, Iurretakoaren berbak oso hurbileko sentitzen dituela aitortu du. Disko akustikoa da, bakarka grabatutakoa.

BILBO

Elkarrekin lankidetzan plazaratu du Ruper Ordorikak ‘‘Memoriaren mapan’’ lana. Oso disko berezia da musikariarentzat, akustikoa delako, bakarka grabatutakoa. «Aurreko lan guztiak talde lanak dira, eta azken honek prozedura desberdin bat eskatu du», azaldu zuen Kafe Antzokian.

Hamaika kanta bildu ditu CDan: ‘‘Lera zakurren balada’’, ‘‘Ibaia’’, ‘‘Hondartza galduan’’, ‘‘Hiriak’’, ‘‘Eskubiak’’, ‘‘Albert Einsteinen mihia’’, ‘‘Goizalbada’’, ‘‘Ez da itzuliko’’, ‘‘Berak entzungo ez duen kantua’’, ‘‘Enbaxadore hodeiertzean’’ eta ‘‘Izen zaharrak’’. Sarrionandiarenak dira hitzak, argitaragabeak. Ruper Ordorikak horiek moldatu eta musika sortu du.

Artistak atzo aitortu zuenez, Joseba Sarrionandiaren berbak oso gustuko ditu: «Oso hurbileko sentitzen dut», esan zuen. Hala, aurreko lanetan ere Iurretako idazleak izkiriatutako testuak abestu ditu. Euskarazko hitzak gaztelaniara (Sarrionandia), frantsesera (Casenave) eta ingelesera (Teresa Aldamiz) itzulita jaso ditu diskoarekin batera ateratako liburuxkan.

«Gure belaunaldiaren zati bati buruz hitz egiten du, galeraz, borrokaz, erbesteaz, maitasunaz. ‘Memoriaren mapan’ izenburuak oso ondo batzen du disko barruan gaien aldetik topatuko duzuena», iragarri zuen Ordorikak.

Gonbidatuen zerrenda luzea

Musikari asko gonbidatu ditu diskoan ekarpenak egitera. Maiatzean hasi zen grabatzen bakarka Azkaraten, ohiko teknikariekin, Jonan Ordorika eta Angel Katarainekin, alegia. Dani Perez mugalariaren gitarra gaineratu zuen, eta Jon Piris kontrabaxu jotzailearekin grabatu zuen diskoa ixteko abestia.

Nahasketak New Yorken egin zituen irailean. Han zegoela inprobisazioan maisu diren hainbat musikari gonbidatu zituen: PeckAllmond (tronpeta), Chris Lightcap (kontrabaxua), Jaime Saft (hammond, rhodes), Fernando Saunders (baxua) eta Kenny Wollensen (perkusioak). Gehienekin aurreko lanetan ere jardun da. Abesti bakoitzeko lagun horietako bat bakarrik ageri da. «Kantak amaituta eraman nituen New Yorkera eta bakoitzak bere lana erantsi dio».

Soinu berezia bilatzen zuen, «gertukoa, neutrala, beroa».

Bideoklipa Iker Trebiñok egin du. Ordorikak Kafe Antzokian ikusi zuen lehenengoz atzo. «Oso polita» iruditu zitzaion. ‘‘Hiria’’ kanta aukeratu dute aurkezpen lan honetarako.

Abenduaren 15ean ekingo dio Ruperrek zuzenekoen birari. Tafallan izango da lehen kontzertua. Urtea amaitu aurretiko hurrengo hitzorduak Getxon (16), Donostian (20), Igorren (22) eta Hazparne-Aiherran (30) izango ditu. Urtarrilean, berriz, Durangon (5), Gasteizen (26) eta Tolosan arituko da, otsailaren 2an.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss