GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-25
Atabalak Popa Chubby-ren kontzertua antolatu du lehen urteurrenerako

BIARRITZ

Biarrizko Atabala lokalak musika garaikideko joerak Euskal Herrira ekartzen ditu, eta lehendabiziko urteurrena ospatuko du gaur Popa Chubby taldearen kontzertuarekin. Sarrera guztiak salduta daude. Musiken zentroa deitzen dute Atabala, eta urtebetean itzulia egiten ari diren musika taldeetarako nahitaezko geldiunea bilakatu da. Horretarako, bertako zuzendari Philippe Trichetek mota bereko zentroetan Parisen lan egiten dutenekin garaiko harremanak izan ditu. Baina Atabala ez da Parisen edo nazioartean egiten duten lanari bakarrik begira dagoen zentroa; izan ere, 700 tokiko gela lehen aldiz bete zuen taldea Bizkaitik zuzenean etorritako Ken Zazpi rock taldea izan baitzen.

Orduz geroztik Bertignac-ek gela betetzea lortu du, eta zentroaren lehendabiziko urteurrena ospatzeko Popa Chubby taldea etorriko da. Hirugarren aldiz beteko du aretoa.

Estilo ezberdinetako hiru taldek gela bete dute, eta denetarik proposatzen du Biarrizko zentroak, eklektizismoa bilatzen baitu zentroko zuzendari eta programatzaile Philippe Trichek.

Hurrengo urtea formaziorako, bertako musika taldeak garatzeko eta zentroak duen MAO estudioaren erabilera indartzeko baliatuko dute bereziki, jakinarazi dutenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss