GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-25
Hil aurretik, espia ohiak Putini egotzi dio bera pozoitzea
·«Madarikatu horiek harrapatu ninduten, baina ezin dute denekin hala jokatu», esan du

Hainbat egunez oso larri egon ondoren, Aleksander Litvinenko Errusiako espia ohia hil egin da Londresko Univertsity College erietxean. Pozoituta hil dela uste dute Litvinenko tratatu duten medikuek. Hiltzorian zegoela ikusita idatzi zuen eskutitzean, Putin presidenteari egotzi dio bera pozoitzea.

LONDRES

Ostegun gauean hil baino ordu batzuk lehenago, KGBko koronel ohiak eskutitza idatzi zuen berari gertatutakoari buruz, atzo Alex Goldfarb bere lagunak erietxe aurrean irakurri zuena. Bertan jakinarazi duenez, bere osasun egoerak erakutsi egin du Errusiako espioitza zerbitzuen aurka egin izan dituen akusazioak benetakoak direla. «Ederki asko erakutsi duzu daukazun karguak eskatzen duen duintasunik ez duzula», esaten dio espia ohiak egungo presidenteari, bera ere Errusiako zerbitzu sekretuetako buru izandakoa. «Gizon bat isilaraz dezakezu, baina ezin izango duzu guztiekin hala jokatu», esan du espioi ohiak.

Alex Goldfarbek jakinarazi duenez, Litvinenkok berak diktatu zion eskutitza, astearte gauean, konortea galdu baino lehentxeago, bere burua oso gaizki ikusten baitzuen, gaixotasuna gainditzeko aukerarik gabe. Ondoren, koronel ohiak berak sinatu zuen eskutitza, emaztea aurrean zela.

Andrei Nekrasovekin ere hitz egin zuen azken egunotan Litvinenkok. Berari ere gauza bera esan zion: zerbitzu sekretuek pozoitu dutela. Nekrasovek gaineratu du koronel ohia hil zen unean ondoan zituela aita, emaztea eta hamar urteko semea.

Litvinenkok 43 urte zituen eta oso kritikoa izan zen Vladimir Putin Errusiako presidentearekin. Joan den azaroaren 1ean, bi kontakturekin sekretupeko bilera izan ostean, eta Mario Scaramella segurtasun adituarekin jatetxe japoniar batean afaldu eta gero, gaixorik jarri zen. Scaramellak esan zuenez, Anna Politkovskaya kazetariaren hiltzaileak identifikatzen zituen zenbait posta elektroniko erakusteko bildu zen Litvinenkorekin.



Polonio-210 en la orina

LONDRES

El Gobierno británico confirmó que el ex espía falleció por un envenenamiento con Polonio-210, un elemento radioactivo que fue hallado en su orina, según informó la Agencia de Protección de la Salud británica. El director de la agencia, Pat Troop, aseguró que el alto nivel de presencia de este elemento indicó que «podría haberlo ingerido, inhalado o podría haber sido contagiado a través de una herida. Sabemos que tuvo que ser un dosis grande», explicó. La Policía y expertos de salud están registrando varios lugares, entre ellos la casa del ex espía en el norte de la capital y el sushi-bar donde pudo ser envenenado, en busca de restos de material radioactivo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss