GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-11-25
Sonia Gonzalez - Idazlea
Andron eguneroko borroka

Gomutatzen al duzu bere komentario «inozenteekin» tonta moduan sentiarazten zintuen aspaldiko mutil-lagun hura? Seguruenik ez duzu ahaztu zenbat bider isildu zaren, zure eskaerak bestea molestatu edo haserretu zezakeelakoan. Ez al duzu sekula pentsatu ea zer egiten zabiltzan, ea ez ote zaren zeure ama bihurtu?

Zoriontsu edo zorigaiztoko egiten gaituzten gauzak zeintzuk diren adierazteko zailtasunak, ama-semea jokabideak bikotekideen artean, bestea barik zer egingo genuke- en ez jakitea... printzeak salbatu behar zuen neskatila uste baino sakonago gelditu da andra guztion inkontzientean.

Heziketa arazoa dela esaten denean, ez dut uste ondo asmatzen denik «heziketa» hori ulertzeko eta mugatzeko orduan. Eskolari egiten zaio gehienetan erreferentzia eta egia da eskolak garrantzia daukala eta ko-heziketa ahaleginak txalogarriak direla. Etxeko heziketaren inportantzia ere aipatzen da, baina jendearen etxeetara sartzea zailagoa denez, saiakera gutxiago zentzu honetan.

Hala ere, «heziketaren» beste alderdi bat beti gelditzen da nahiko ezkutuan, subkontzientera zuzenean eguneko hogeita lau orduetan etengabe heltzen diren estimulu guztiak: irudiak, berbak, ingurukoen jokabideak... liburuak, pelikulak, telebista, anuntzioak, jokoak, maitasun kantak... Menpekotasun harremanak dira erakusten eta, hortaz, bultzatzen direnak edonon. Segurtasun faltaren hazia goiz-goizetik sustraitzen da arazo emozionalen soloan.

Ikasitako tendentzia horiei guztiei aurre egiten ahalegintzea ez da esfortzu makala. Teoria eta diskurtso feminista ondo barneratuta eduki arren, eguneroko bizitza gerora dator eta, horrekin batera, eguneroko borroka latza.

Norberaren etxeko bizimodua normala iruditu ahal zaigu askotan. Gure inguruko andra-gizon bikote gehienek ere berdin antzera funtzionatzen dute eta horrela ez den kasuetan, egoera askoz grabeagoak izaten dira normalean. Tratu txarrekin eta heriotzekin ezin da konparatu, baina arazo bera dago muin-muinean.

Denbora eta arnasa hartu eta geure harremanei erreparatu beharko genieke, bikote harremanei edota edozein gizonekin eduki dezakegun bestelako hartu-emanei, ondo aztertu, menpekotasun era guztiak apurtu.

Korrontearen kontra egitea beti izan da askoz gaitzagoa eroaten uztea baino. Are gehiago korronte hori barru-barruraino sartuta daukagunean. - sagarroiakgmail.com


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss