GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-11-25
Floren Aoiz
Asunak ez dira horrela harrapatzen

Esan ohi da asunak bildu nahi dituenak hobe duela ez ferekatzea. Onena indarrez eta bizkor hartzea da, larruazalean kalterik egin ez dezaten. Errealitateari aurre egitea irudikatzeko figuratzat jo du aunitzetan asunena. Egiari buruz esaten da, adibidez. Eta uste dut nik politikagintzan erabilpen zabala ematen ahal zaiola ideia honi. Urrunago jo gabe, gaur egun Rodriguez Zapateroren PPrekiko jarduera aztertzeko balio du. Nork nahi dituen ondorioak ateratzen ditu, baina nabarmena da PSOE okertzen ari dela PPren aitzin duen estrategian. CIESen inkestetatik omen datozen datuetatik baino haratago doa auzia, berriz. Puntuak gora puntuak behera, gobernu buruaren popularidadea kolokan ala ez, PP ez da espero zen bezala ahuldu, eta azken urteetako mezu pisu eta aspergarriari eusten dio, gero eta indar gehiagoz. Egia da komunikabideek bultzatzen dutela joera hori. Batzuek lagundu baino bidea zein den agintzen diete Rajoy eta bere ondokoei. Jimenez Losantos irakurri ala entzutea aski da daukan eraginaz jabetzeko. Ados, baina, pronostikoek esaten zuten PP hondatuko zela eraman duen ildoari esker, eta ez da horrela izan.

Urduritasuna zabaltzen da PSOEren barnean. Rubalcabak ondorioak aipatzen dituelarik zein ditu buruan? ETAri leporatzen dioten arma lapurketarenak, ala PP gainditzeko duten zailtasunaren ondorioak? Oso kezkagarria litzateke hauteskunde emaitzen inguruko kalkuluek gobernuaren joera baldintzatzea. Nekez izan dezake arrakasta prozesuak alderdi interesak lehenesten baldin badira!

Ez, asunak ez dira ferekatu behar. PPrekiko harremanak hobetzea, haiekiko zubiak eraikitzea eta mezuen zorroztasuna jeistea ez da onuragarria. PSOEk ikasita izan behar zuen, dagoeneko, PPren estrategia kopiatuz gero, espainiar estatuan jende askok orijinala nahiago izanen duela kopia baino. PPri arrazoia ematea ankasartzea historikoa litzateke, eta konponketaren aukera zailduko luke. Finean, mahai gainean dagoena afera demokratikoa da, gure herriaren eskubideak aitortzeko beharra. Eta hori ez da erdietsiko PPren posizioetara hurbilduz gero. Bestalde, uste al du norbaitek errepresioaren bideari indar oroz ekinez gero gatazka konponduko dela? PP izanen da, hori gertatzekotan, irabazle bakarra. Denok dakigu hori. Denok? Zapaterok ere bai? -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss