- Sokatira
Launako Euskal Herriko lehen txapelak banatuko dira
DONOSTIA
Launako EuskalHerriko Txapelketako estreinako txapelak banatuko dituzte gaur Aizarnazabalen. 17.00etatik aurrera Bigarren Mailako hirugarren eta azkeneko saioa jokatuko dute, 340 kilotan.
Izaskun, Amaiur, Girizia, Lau Soka eta Algorta neurtuko dira. Orain arteko saio guztiak Izaskunek irabazi ditu, eta txapela lortzetik oso gertu dago. Saio berean, emakumezkoen 240 kilokoak ere neurtuko dira, eta hor Girizia, Gaztedi A eta Gaztedi B izango dira.
Bihar, Langraitzen, lehen faseko azkeneko jardunaldia jokatuko dute 290 kilokoek. Lehen multzoan Abadiño A, Sokarri, Gatika, Kuartango eta 6 Conceyos neurtuko dira. Bigarren multzoan, Abadiño B, Sokarri B, Badaiotz, Auzolan eta Arrizkozubi izango dira.
Nafarroako zortzinako Txapelketak amaiera emango dio bihar Arbizun 11.30ean hasita jokatuko den saioan. 580 kilotan, Berriozar, Amaiur eta Txantrea lehiatuko dira, eta 480 kilotan, berriz, Sakana, Beti Gazte A eta Beti Gazte B.
|