- Liga Federala
Ikusmin handia dago Mauleren eta Nafarroaren arteko derbirako
BAIONA
Ikusmin handia dago bai Zuberoan, baita Nafarroa Beherean ere, bi herrialdeetako bi talde nagusiren arteko derbirako. Maule eta Nafarroa bihar neurtuko baitira, 15.00etan, Zuberoako hiriburuan.Etxekoak puntu premia handiarekin datoz. Liga ongi hasi zuten, baina azkeneko emaitzak ez dira onak, eta sailkapeneko azkeneko postuetan jarri dira. Nafarroa hobeto dago, baina hanka-sartze gutxi batzuk nahikoak dira sailkapenean atzera egiteko, eta hori ere garaipen bila joango da. Donibane Lohizunek azkeneko porrota ahaztu nahi du, eta etxean Lannemezan menderatu nahiko du. Ez da neurketa erraza izango, kanpotarrak ere bigarren fasean sartzeko asmoekin baitabiltza. Partida bihar 15.00etan hasiko da.
|