GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-25
- Top 14
Biarritzek hutsune ugarirekin jokatu beharko du
·Avironek garaipena behar du azkeneko postu hori betiko utzi nahi baldin badu

BAIONA

Biarritzek Narbonne hartuko du gaur, 18.30ean; zuri-gorriek, gainera, hutsune ugari izango dute hamabostekoan. Izan ere, hainbat selekziok partidak dituzte, eta ulertzea erraza ez bada ere, Top 14ak aurrera jarraituko du, nahiz eta erabaki horrek talderik handienak kaltetzen dituen.

Gaurko neurketarako, Yachvili, Traille eta Betsen ez dira izango, hirurak Frantziako selekzioarekin bilduta baitaude. Dellape ere ez da Agilerako berdegunean izango, hori Italiako selekzioarekin baita. Horiei guztiei, Carizaa, Thion eta Gaitan gehitu behar zaizkie, guztiak ere min hartuta baitaude, eta ez daude oraindik jokatzeko moduan. Beraz, zuri-gorrien hamabostekoan aldaketa dezente izango da, baina berrikuntzarik nabarmenena Marcelo Bosch argentinarra izango da. Gazteen taldean aritu da, eta hutsuneak direla-eta, orain hasi da lehendabiziko taldean sartzen. Gaur, hasierako hamabostekoan izango da.

Gaurko hamabostekoa hau izango da: Wessels, Noirot, Avril, Hall, Couzinet, Malonga, Harinordoki, Lievremont, Dupuy, Peyrelongue, Bobo, Cabannes, Bosch, Bidabe eta Brusque. Hori baieztatzen bada, August, Balan, Lacouls, Carpentier, Dridi, Dambielle eta Lison aulkian geratuko dira.

Avironek ez du neurketa erraza izango, baina berdin zaio. Zuri-urdinek puntuak batzen jarraitu beharra daukate mailari eutsi nahi badiote. Etxean sendotu dira, eta azkenaldian garaipenak lortzen dituzte, baina kanpoan ere gauza bera egiten hasi beharra daukate. Azkeneko bi partidak irabazi dituzte, baina horrek ez die balio izan azkeneko postua uzteko. Zuri-urdinek gaur Montaubanen zelaian jokatuko dute 18.30ean.

Lapurdiko hiriburuko taldeak hutsune dezente izango ditu, Pez, Fraser,Vermis eta Thierry ez baitira jokatzeko moduan izango. Hemengo berrikuntza nagusia Jon Iturririarena izango da. Baionar gazteak aurten lehendabiziko aldiz hamabostekoan sartzeko parada izango baitu.

Gazteekin eta bigarren taldean aritu da, eta oso maila onean ari denez, lehen taldean bere maila azalarazteko aukera paregabea dauka. Iñigo gaztea ere hasieratik arituko da, baina horrek azkenaldian minutu dezente jokatu du. Hill, Gratchev eta Bernard ere itzuliko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss