GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-25
Batasunaren eta herriko tabernen artean loturarik badela uste du oraindik fiskalak

PALMA

Nahiz eta «frogatutzat» emana dela ezin aitortu, Estatu espainoleko fiskal nagusiak, Candido Conde-Pumpidok, Fiskaltzak baduela ustea Batasunaren eta herriko tabernen artean nolabaiteko loturarik badela zehaztu nahi izan zuen atzo. Fiskal nagusiaren azalpen hauek hain zuzen ere Auzitegi Goreneko Fiskaltzak herrikoen auziaren harira esandakoen ondotik datoz.

Conde-Pumpidoren esanetan, Fiskaltzak kontuan hartzen du uste hori; hau da, Batasunaren eta herriko tabernen artean badela nolabaiteko lotura. Baina horrek, fiskal gorenaren esanetan, ez du esan nahi horien aurkako ekinbideak hasi behar direnik, oraingoz.

Aste honetan bertan Auzitegi Goreneko Fiskaltza eta Estatuko Abokatuak bat egin dute herriko tabernen itxierak hasteko ekinbiderik ez dela egin behar esatean, salbu banakako ikerketak egin eta beharrezkoa dela ondorioztatzen ez bada be- hintzat.

«Banakako frogaketa»

Atzokoan, Conde-Pumpidok, nahiz eta uste horrekin lan egiten dutela aitortu ­hau da, Batasunaren eta herriko tabernen artean lotura badagoela­, hori, herriko tabernak banan-banan aztertzeko ezarri duten irizpidearen aurkakoa ez dela nabarmendu zuen fiskal gorenak.

Fiskal gorenaren aburuz, banaka aztertu behar dira herrikoen egoera, baita horien arduradunen esanak entzun ere. «Banakako frogaketa» egin behar dela dio Conde-Pumpidok, «ekinbidearen oinarrizko printzipioak errespetatuz», gainera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss