GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-25
Gobernu espainolaren egoitzari eraso diote

GASTEIZ

Identifikatu gabeko pertsona batzuek, ostegun gauean, Gobernu espainoleko ordezkaritzaren Gasteizko egoitzari eraso eta «Errepresioa ez da bidea» leloa zuten esku-orriak bota zituzten. Efe agentziak zabaldutakoaren arabera, jaurtitako bost molotov koktelek ez zituzten kalteak eragin.

Gauerdian jazo ziren gertakariak, eta agentziaren arabera, lagun batzuek lehenik su barrikada bat egin zuten segurtasun kamerak itsutzeko; gero, bost lehergailu bota zituzten. Efek esan zuenez, ez zuten kalterik sortu.

Paulino Luesmak, Gobernu espainolak EAEn duen ordezkariak, ekintzak gaitzetsi zituen, eta ezker abertzaleari kale borroka gaitzesteko eta eteteko deia egin zion. Luesmak «eraso faxista eta eraso terroritstatzat» jo zituen Gasteizen egindako ekintzak. PSEko Arabako idazkari nagusi Txarli Prietok aldiz, ezker abertzaleari kale borroka «desaktibatu» eta «bake prozesua desblokeatzeko» dei egin zion.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Nik ere beldurrik gabe bizitzeko eskubidea daukat»
Iritzia
La condición de «víctima» debe ser sólo un paréntesis
Euskal Herria
La Ertzaintza vuelve a arremeter contra las movilizaciones convocadas por Segi
Euskal Herria
Los obispos citan la «unidad de España» como «bien» a tratar con «criterio moral»
Kultura
Muestran por primera vez imágenes de las pinturas rupestres paleolíticas de Praileaitz
Mundua
Londres y Dublín perseveran en el acuerdo pese al desplante del DUP
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss