GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-27
Emakumeak nagusi Getxon
Atzo jokatu zen Getxon Bizkaiko Bertsolari txapelketako bigarren finalaurrekoa eta saioa irabazita, Iratxe Ibarrak beste urtebetez Euskaldunarako txartela ziurtatu zuen. Bigarren Onintza Enbeitak egin zuen eta hark ere samur dauka finalerako sailkatzea. Gainerakoek gaur zazpi Durangon jokatuko den azken finalaurrekora arte itxaron beharko dute.

Gauza batzuk ez dira aldatzen eta beste behin ere, Getxo Antzokia txiki geratu zen atzo Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa hartzeko. Beste gauza batzuetan, ordea, urtez urte aurrera doa bertsolaritza eta duela urte batzuk pentsaezina izango bazen ere, atzokoan andrazkoak izan ziren nagusi oholtza gainean. Hala, posible da Euskaldunako finalean gutxienez hiru emakume izatea aurten. Izan ere, Getxon garaile atera ostean (520.5 puntu bilduta), Iratxe Ibarra Euskaldunan izango da, baita Onintza Enbeita ere (515.5), sorpresa handirik ez bada behintzat. Fredi Paiaren atzetik (50.5 puntu bildu zituen algortarrak) sailkatu zen Oihane Enbeitak ere (496.5) badu aukerarik. Bosgarren lekuan Joseba Gojenola sailkatu zen 493.5 punturekin eta seigarrenean Iñaki Iturriotz, 449.5 punturekin.

Saioa, ohi denez, zortziko nagusiko ofizioekin hasi zen eta hor, ale ederrenetako batzuk Enbeitatarrenetik atera ziren. Oihane zortzi urtean herriko alkate izan ondoren eta jarraitzeko prest egon arren, hautagai berria Onintza izango zela esan zien Bernardo Mandalunizek, gai gisa. «Herri ezer ez zan garaian/ egin neutsan nik bisita/ gazteei leku nahikoa emon/ etxe batzuk eraikita/ kultur elkarteek eta abarrek/ hartu dabe dinamika/ ta dana eginda dagoanean/ heldu jaku señorita», kantatu zuen lehenengo Oihanek eta Onintzak honela erantzun zion: «Sasoi batetan zeuk egin zendun/ herriarentzat onena/ orain ostera badakit aro/ barri baten gagozena/ niri janzkeran be igerten jat/ haize barria naizena/ta hain zuzen be hori da orain/Herriak behar dauena». Hurrengo bertsoak ere polito joan ziren; esaterako, aurreko bertsoari Oihanek dotore erantzun zion «Itxurak dira zuk dozuzenak/ ta berdin da jertse lila!/ Herria ez dabil gero haizeak/ eroango dauanan bila» bukatuz.

Iratxe Ibarrak eta Joseba Gojenolak ere ofizio polita osatu zuten ama-alaben paperean eta biek ala biek utzi zuten ale onik.

Zortziko txikiaren atalari helduta, berriz, Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarrarena izan zen, ezbairik gabe, onena. Gai-jartzaileak Iratxe amamarengana bidali zuen Onintza suhiltzailea. Bertara iritsitakoan, ordea, ez omen zuen su arrastorik aurkitu. Gogor hasi zen Onintza lehen bertsoan: «Alperrik deitu dozu/ oraingo honetan/ Barruko sua ez dogu/ eta amatetan», kantatu zuen, eta Iratxe Ibarrak ederto erantzun zion: «Pentsatu dot deitzea/ hoba neukala, ai/ Ur premiarik ez dot/ mangerarena bai». Txikiko azken ofizioan, Fredi moja nagusiak amets erotikoak zituen Joseba Gogenola mojari erantzutean. «Laster kendu behar dot/ hau kalbarioa!/ Sakristiko bonberoen/ kalendarioa», kantatu zuen, aurreko gaiari erreferentzia eginez, baina bestela, ale politik izan zen arren, ez zen ofizio biribila izan.

Hamarreko txikian ere, zortzikoan bezalaxe hiru bikoteek umorearen bidea hartu zuten gehientsuenetan, gaiak zabalagoak ziren arren, eta tarteka ale ederrak entzun ziren ofizio guztietan.

Kartzelan denetik

Hala, kartzelako gaira iritsi ziren bertsolariak eta Fredi izan zen kantatzen lehena. Lehenengo eta behin bi punturi erantzun behar izan zien. Bigarrenak, «Ezin ezer ikasi/ hanka sartu ezik» zioen, baina Bernardo Mandaluniz gai-jartzailea hanka sartu eta trabatu egin zen, lehenengo beste errima bat kantatu eta bertsolaria despistatuz. Hala ere, gaia jarrita bertso onak ondu zituen Fredik. Honela zioen guztientzat prestatutako gaiak: «Gaixo luze batek jota urte bi ohetik urten barik egon zara. Gaur kalera atera zara berriro», eta honela bukatu zuen algortarrak bere lehen bertsoa, sei puntuko doinu berri bat erabiliz: «Kotxez ta jendez gainezka/ hortxe dabil ingurua / ni barik be bardin bardin/ aurrera doa mundua». Bigarren bertsoan, berriz, bere ohiko rola hartu zuen Fredik, «Etxe ondoko tabernara/ zelan enintzan sartuko?/ Ni ikusiz harritu da/ makina bat lagun urko/ Ez zinaten horren erraz/ Fredigandik libratuko».

Ondoren Iñaki Iturriotzen txanda izan zen, baina atzo bere onenak eman gabe gelditu zen. Oihane Enbeitak, berriz, saio osoan oso ondo ibili ostean, kartzelakoan maila apur bat jaitsi zuen, akaso doinu zaila (Mikel Laboaren zortzi puntuko “Ez nau izutzen negu hurbilak”) aukeratu zuelako.

Onintza Enbeitak lan txukuna egin zuen bai puntuei erantzuten bai gaia emanda, eta hala, gisa honetan bukatu zuen bere lehen bertsoa: «Nahiz begietan ondinokarren/ daukadan min nabaria/ Sekulan ez dot hainbeste estimau/ eguzkiaren argia». Saioko txapeldunak, berriz, lan polita egin zuen kartzelakoan. Puntuari erantzuten, esaterako, bereak izan ziren bertsorik onenak. «Emakumeen aurka/ hainbat indarkeri» puntuari, esaterako, zorrotz erantzun zion, «Ta batzuen partetik/ hainbat tontakeri/ Hemen egin orduko/ hainbeste aberi/ Ezin dautsegu itxi/ luzatzen gehiegi». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sanz cambia de estrategia y ofrece un pacto al PSN
Jendartea
La revisión de las normas subsidiarias de Bastida, a examen
Euskal Herria
EHNAren saltoki gidak, euskal naziotasuna egunerokoan kaleratzeko bide
Kirolak
El Athletic del «casi» y las mil caras
Kirolak
Soldado prorroga la etapa Ziganda
Mundua
La represión policial se cobra otras seis vidas en la revuelta de Oaxaca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss