GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-11-27
- Superliga
Erikak apurtu du oreka, Athleticen alde, Lagunak-en aurkako derbian
·Aurrelari zuri-gorriaren abiadura eta kalitatea erabakigarriak izan ziren bigarren zatian

ATHLETIC 3

LAGUNAK 0

LEZAMA

Lan egin behar izan zuen Athleticek Lagunak-i gailentzeko denboraldiko bigarren euskal derbian. Talde nafarrak bigarren zatiaren hasieran amore eman behar izan zuen. Azken emaitzak erakusten duen moduko ezberdintasunik ez zen izan, baina Athleticeko aurrelarien kalitatea erabakigarria izan zen. Erikak apurtu zuen oreka penaltia eraginez lehenengo, eta bigarren golarekin jarraian.

Hutsune ugari izan zituen taldean Iñigo Juaristik, Tzibik, Amaia Olabarrietak eta Oruetak ezin izan baitzuten jokatu min hartuta zeudelako, eta bigarren taldeko Andere eta Eztizen sartu behar izan zituen deialdian. Andere, esaterako, hasieratik aritu zen atezain lanetan. Eli Ibarra ere aulkian geratu zen eta Eba aritu zen ezker hegalean. Lorena arduratu zen Itziarren ondoan taldea gidatzeaz eta Leire Zabalak bete zuen Tzibiren tokia defentsaren erdian.

Athleticek izan zuen baloiaren jabetza partida hasieratik, Lagunak atzean sartu baitzen. Itxaroten, baina tinko eutsiz. Etengabe estutuz, defentsan sendo aritu ziren nafarrak. Nahiz eta zuri-gorriek ezarri zuten norgehiagokaren erritmoa, kostata hurbildu ziren Lagunak-en atera eta lortu zutenean atezainak ikusgarri erantzun zuen. Mariaren geldiketak eta barañaindarren atzeko lerroaren lana aipagarriak izan ziren. Era berean, txalotzekoa izan zen talde horiaren atezainak Gururen jaurtiketa arriskutsu bati emandako erantzuna.

Erasoan Athleticek izan zituen gol aukera gehienak lehen zatian. Joko aldetik eskas ibili ziren arren, estrategia aldetik oso indartsuak direla erakutsi zuten beste behin. Eba, Leire Zabala eta Itziarren erremateak eta Erikaren jokaldi bat izan ziren aukera aipagarrienak.

Hala ere, garbiena Lagunak-ek izan zuen. Oso gutxitan saiatu arren, Ohianek bere taldea aurreratzeko aukera bikaina izan zuen. Vanessaren huts bat baliatuz, Andereren gainetik loratu zuen baloia, baina azken unean Marta Morenok atera zuen atepean. Gola egiteko gaitasuna zutela ikusita, horiak hazi egin ziren eta estutu egin zuten Iñigo Juaristiren taldea lehen zatiko azken txanpan. Nafarren minuturik onenak izan ziren horiek.

Aldageletatik bueltan kementsu atera ziren zuri-gorriak eta gauzak guztiz aldatu ziren. Lehen zatiko une batzuetan bezala, Erika ezker hegalean kokatu zen eta bere teknikak eta abiadurak arazoak eman zizkien nafarrei. Falten bitartez geldiarazi behar izan zuten eta horieta- ko batean penaltia egin zioten. Lorenak ez zuen hutsik egin.

Kolpe gogorra izan zen Lagunak-entzat eta handik gutxira bigarrena jaso zuten. Erika berriro ere erabakigarria izan zen. Bere abiadura baliatuz aurre hartu zion nafarren defentsari eta atezainari eta bigarren gola lortu zuen.

Hortik aurrera, errazago jokatu zuen Athleticek eta Jessik hirugarrena egin zuen. Lagunak, aldiz, altxatzen saiatu zen, baina beranduegi, eta leher eginda zeudenez, ez zuten emaitza hobetzea lortu.



Asalto al liderato

LEZAMA

El empate del Levante en casa del Puebla (1-1) y los tres puntos obtenidos ante el Lagunak han catapultado al Athletic al liderato de la clasificación. Las rojiblancas ocupan el primer puesto de la Superliga con un punto de ventaja sobre el Levante y dos sobre un Espanyol que machacó al Barcelona en su campo (5-1). El Athletic es el único equipo que permanece invicto en la competición y tan sólo ha cedido dos empates fuera de casa. En su campo está intratable y ha ganado todos los partidos. El Lagunak, en cambio, no tuvo suerte con los resultados y la derrota le ha colocado en puestos de descenso.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sanz cambia de estrategia y ofrece un pacto al PSN
Jendartea
La revisión de las normas subsidiarias de Bastida, a examen
Euskal Herria
EHNAren saltoki gidak, euskal naziotasuna egunerokoan kaleratzeko bide
Kirolak
El Athletic del «casi» y las mil caras
Kirolak
Soldado prorroga la etapa Ziganda
Mundua
La represión policial se cobra otras seis vidas en la revuelta de Oaxaca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss