GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-27
Lan motzean australiarrak gainditzea ezinezkoa izan zaie euskaldunei
·O’Toole faboritoak eraman zuen txapela eta Coffey izan zen bigarren

AZPEITIA

Ez zen ezusterik izan, eta azkenean nazioarteko lehiaketako txapela Australiara joan zen, eta irabazteko faborito nagusia zen O’Toolek ere ez zuen hutsik egin, baina bere herrikidearekin, Coffeyrekin, berdinduta amaitu zuen sailkapenean. Araudiak, ordea, berdinketa izanez gero, gazteenak irabazten duela esaten du, eta horrek eman zion txapela O’Tooleri. 25 urte ditu, eta hiru gehiago Coffeyk.

Azpeitian jokatu zuten finalak bi zati izan zituen. Arratsaldean 200 ikusle baino gehiago ez ziren batu, eta gauean, berriz, 500 inguru izan ziren Azpeitiko kiroldegian. Finalean azken orduko aldaketa bat izan zen. Olasagasti gaixorik zegoen, eta ezin izan zuen finala jokatu. Horrek aukera eman zion Coffeyri sei finaletan izateko. Lautarako zegoen sailkatuta, baina sartu ez zen bietan Olasagastiren atzetik zegoen, eta horrek final guztietan izateko aukera eman zion eta txapelaren lehian aritzeko modua izan zuen.

Final horrek sei proba ezberdin izan zituen, eta lan motzetan australiarren nagusitasuna erabatekoa izan zen, nahiz eta Arrospide,Nazabal eta Larretxea ere ongi aritu ziren.

45 ontzakoa erlojuaren kontra moztea izan zen hasierako lana. Arratsaldeko saioan, O’Toole izan zen azkarrena 33 segundorekin, eta gaueko txandan, berriz, Coffey 35 segundorekin.

Bigarren lana kana-erdikoa zutik moztea zen, eta arratsaldean, Coffey izan zen azkarrena, enborra minutu bat eta 44 segundoan bota baitzuen. Hala ere, garaipena doi-doi lortu zuen, Bischoff kanadarra oso gertu izan baitzuen. Gaueko txandan, O’Toole izan zen onena, Coffeyren denbora bera eginda. Lehenengo bi lanak amaituta, bietan australiarrak jaun eta jabe.

Hirugarren lanean, 60 ontzakoa zuten aurrez aurre, eta hor zuten euskaldunek lehen garaipena eskuratzeko aukera, baina arratsaldeko txandan O’Toole izan zen onena, enborra minutu bat eta 27 segundoan erdibitu baitzuen. Euskaldunen garaipena gaueko txandan heldu zen, Larretxea izan baitzen onena 60 ontzakoarekin, baina sailkapenean bigarren amaitu zuen. Minutu bat eta 44 segundoan bota zuen enborra, eta O’Toolek arratsaldean baino ia hogei segundo gehiago behar izan zituen aizkolari nafarrak.

Laugarren lana 45 ontzakoa ahalik eta kolperik gutxienean moztea izan zen. Hor ere australiarrak jaun eta jabe izan ziren. Arratsaldeko saioan Coffey izan zen onena, 27 kolpere- kin erdibitu baitzuen enborra. Gaueko txandan O’Toole izan zen nagusi, 28 kolperekin moztu baitzuen enborra, baina bere herrikideak baino kolpe bat gehiago behar izan zuen.

Bosgarren lanean, aizkolariek 45 ontzako bat zutik eta beste bat etzanda bata bestearen atzetik moztu behar izan zituzten. Arratsaldeko saioan, Arrospidek irabazi zuen. Bi minututan amaitu zituen lanak, eta sei segundo atera zizkion Nazabali. O`Toole, berriz, hirugarren izan zen 59 segundora.

Gaueko saioan, berriz, Coffey izan zen onena, bere lanak minutu bat eta 57 segundoan amaitu baitzituen.Berea izan zen proba horretako markarik onena. Finala amaitzeko iraupen proba soilik geratzen zen, eta O`Toolek puntu bakar bat kentzen zion Coffeyri. Txapela beraien artean zegoen.

Azkeneko lana lau kana-erdiko moztea zen. Arratsaldeko saioan Larretxea izan zen onena. 7.56 izan zen bere denbora, eta Coffeyrena 9 minutu eta 35 segundokoa izan zen. Etxebeste izan zen hirugarren. 10.30 izan zen bere denbora.

Gaueko saioan, Nazabal izan zen onena. 7.59 izan zen bere denbora, eta ezin izan zuen Larretxearena gainditu. Arrospide izan zen saio honetan bigarren, eta ikusgai zegoen O`Toolek zer denbora egiten zuen. Etxebeste gaindituz gero, txapela galdu egiten zuen. Azkenean Igeldokoaren denbora baino hobea egin zuen, eta berea izan zen atzoko txapela.

Gaueko beste protagonista Schumbachler suitzarra izan zen. Proba guztietan azkena izan zen, baina jendearen txalo asko jaso zituen aizkolari- ak. Azken geratzeaz gain, besteek baino askoz ere denbora gehiago behar izan zuen. Bere inguruan erreferentzi onak zituen, baina berak garbi utzi zuen ez zuela inoiz horrelako lanik egin. Erremintak ere ez omen zituen aproposenak ekarri.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Sanz cambia de estrategia y ofrece un pacto al PSN
Jendartea
La revisión de las normas subsidiarias de Bastida, a examen
Euskal Herria
EHNAren saltoki gidak, euskal naziotasuna egunerokoan kaleratzeko bide
Kirolak
El Athletic del «casi» y las mil caras
Kirolak
Soldado prorroga la etapa Ziganda
Mundua
La represión policial se cobra otras seis vidas en la revuelta de Oaxaca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss