GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-12-04
Ixabel Etxeberria - Idazlea
Zigorrak beti...

Deus gertatzen ez balitz bezala. Nola ulertu bake prozesuari buruz frantses Gobernuak hartu duen jarrera? Ukapen soila du agertzen, Ipar Euskal Herriak eramaten dituen ekintza politiko guzien ezeztapen hutsa. Hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigun honetan nola onartu honelako mezua. Onartu behar al dugu frantses Gobernuak dituen kezkak gureak izatea urteetako borroka odoltsu bati aterabidearen aurkitzearen aukera delarik bestaldera begiratzen duela ikusita? Zer lotura gelditzen zaigu ukatzen gaituen estatuarekiko? Zergen lotura? Zer gero amankomun izan genezake horrelako mezuak hartzean? Sistemaren barnetik lan eginez aldaketak etor daitezkeelakoan lanerako proposamenak heldu zaizkigu. Baina sistema ez da aspalditik hain herdoildua egon, aldeketei hain hetsia eta arazo sozialeekiko hain uzkur. Azken hilabeteak diskurtsoen garaiak izan dira, orain propagandarenak dira hasi. Aste batez hiru ministro jautsi dira Parisetik, Borloo diru zama handiarekin gainera. Diruak ez du dena estaltzen, gaur egun hedatzen diren ideiak media nagusiek igortzen dizkiguten mezuak ez dira sinesgarriak. Frantses estatuak euskaldunoi asimilazioaren atea digu zabaltzen bakarrik!

Pariseko auzitegi bereziaren militanteen aurkako zigorrak gero eta bortitzagoak izaten ari dira, kondena oso luzeak odol deliturik ez dagoelarik, euskal familietan eragin handiagoa izateko zigorrak. Kondenak ez baitira Euskal Herritik hurbil beteko, familiak berriz ere urteetan bideetan ibiltzen kondenatzen dituzte. Oraindik uler daiteke ekintza oso bortitzen ondotik zigor pizuen ezartzeko nahikeria, baina hor antolaketa da gehien zigortzen, defentsarako hauta daitezkeen bideen hestea nahi lukete. Borroka pazifikoak izan behar lirateke aukera bakarrak. Ados, horretan ari gara. Hori baldin bada arrazoia, konkretuki urrats oso interesgarriak eman dira bide horien idekitzeko. Ahotsak berak erakusten digu ate zailak idekiak izan direla, eremu batzuetan nahikeria oso sakona dagoela. Baina non dago De La Vega anderea? Royale anderea? Ez daude Ahotsak antolatu ekitaldian. Botereak bestelako urratsak nahi al ditu? Ala azken finean estatuen defentsak eskubideen gainetik jartzen baita podereen pasabideetan ausarta izateko garaiak iritsi ez direlako. Horrela uler daitezke aste honetako zigorrak, bortizkeriaren hautua egiten baitute auzitegian.

Makina errepresiboa ikusten dugu lanean bakarrik. Soilik alde horretara begiratzen dugulako? Batzuek sekretuan lanean ari omen dira. Maila horretara ez gara iritsiko, oso konplikatua izango da eri diren presoek askatzea, dialektika oso konplexua eskatuko du! Ez bada gezur handia horren gibelean, askorentzat konfliktoak interesgarriagoak baitira. Boterean dagoenarentzat bakea ez da beti interesgarria, herrien bizia eta nazioen geroa ez dago denen egutegian. Ez gaude Kanadan! -


Ixabel Etxeberria - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileños decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss