GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-04
Pacis Garcia eta Eustakio Uranga - LAB eta ELA (*)
Hezkuntza sailburuari gutuna

Gutun hau zuzentzen dizugu langileen prestakuntzako arduradun nagusi zarelako.

Gai honi buruz zurekin hitz egiterik izan ez dugun arren, ziurrenik jakingo duzu langileen prestakuntza iraunkorra zein egoera larrian dagoen. Gaur EAEn langileen prestakuntzarako osoko eta kalitatezko eredurik ez da garatzen ari; hartara, ehun produktiboaren eta langileen beharrizanei erantzun egokirik ez zaio ematen.

Badakigu arazoa aspaldikoa dela. Gogoratu beharra dago Hobetuz 1995ean sortu zela lanbidearteko akordio baten ondorioz, eta bere helburua langileen prestakuntzarako EAE mailako sistema bat garatzea zen.

Hobetuz erakundea hein handi batean ELAren eta LABen jarreraren emaitza izan zen, eta orduan eredu jakin bat osatzea erabaki zen: hiruparteko kudeaketa, diruaren administrazio eta erabilpena ahalik gardenena izan zedin; ikastaroak ematerakoan lanbide heziketako zentro homologatuek izan behar zuten protagonista, eta bide batez, enpresaburu-elkarte zein sindikatuek eman zitzaketen ikastaroak mugatuta geratzen ziren, erakundeon interesak (finantzak eta klientela) sistema kutsa ez zezaten.

Espainiako ugazabek, CCOO eta UGTk ez zuten lanbidearteko akordioaren ondorioz eta Hobetuz eratzean sortu zen errealitate legal berria onartu, akordioan eta fundazioan bere EAEko kideak partaide izan ziren arren. Aitzitik, errealitate berriaren garapena galaraztea erabaki zuten, finantza mailan itoaz.

Espainiako Gobernuak estrategia hau babestu egin zuen, eta Hobetuz finantzatzea edo ez Forcemen esku utzi zuen (fundazio horretan CEOE, UGT eta CCOO nagusi ziren). Halaber, estatuko fundazioak EAEn lanean jarraitzea onartu egin zuen, Langileen Estatutuko 84. artikuluak dioenaren aurka. Beraz, inposizio eta indarrezko egoera bat ezarri zen, zuzenbide-estatu batekin zerikusirik ez duena; Hobetuz finantzatzea unean uneko egoeraren eta gorabehera politikoen menpean geratzen zen.

PPko Gobernuak langileen prestakuntza iraunkorraren erreforma egin zuenean Hobetuzek jasaten zuen jazarpena areagotu egin zen; 2004tik hona estatuak EAEn biltzen dituen 50etik gora milioi eurotatik zentimorik ere ez du jaso.

Aurten Confebaskek azken zartada eman dio Hobetuzi, erakunde honen egitura teknikoak Gasteizko aginduen kudeaketan parte hartzeari uko egin dionean.

Confebaskek Jaurlaritzari boikota egin dio eta Hobetuzen amaiera ekarri du, langileen prestakuntza negozio bihurtu dutenen interes korporatibo eta partikularrei lehentasuna eman baitie, enpresen prestakuntza beharrizanen kaltetan.

Baina, sailburu jauna, egoera hain larriak ere badu zerikusirik Jaurlaritzak langileen prestakuntzarekiko urte hauetan izan duen konpromiso ezarekin; gaur ere konpromisorik ez du adierazten, eta horregatik ez dio Madrili politikoki aurre egin; azkenean, uko egin dio lanbi- dearteko akordioaren eta Hobetuz eratzearen emaitza zen langileen prestakuntza sistema eraikitzeari.

ELAk eta LABek iragarri genuenean Juan Cruz Lopezek Hobetuzeko lehendakaritza bertan behera utzi zuela, Lakuari eskatu genion Confebasken jarrera kontutan izan zezala, bere xantaiari ez ziezaiola amore eman eta gobernu den aldetik dagokion erantzukizuna aintzat har zezala, hots, langileen prestakuntzarako eredu berezkoa bultzatzea. Honetarako bertoko baliabide ekonomi- koak, lanbide heziketako zentro baimenduak eta Hobetuzen egitura teknikoa nahiz beronek hamar urteotako ibilbidean metatu duen esperientzia baliatzea eskatzen genuen. Izan ere, sailburu jauna, inondik ere aldebakarretik eskumenak bereganatu eta honen ondorioz egin beharreko kitapen ekonomikoa justifikatuta badago, langileen prestakuntza dugu kasu argia. Behintzat Eusko Jaurlaritzak eskumenak aldebakarretik bereganatzea aipatzen zuenean benetan ari bazen.

ELAk eta LABek gure prestutasuna agertu genuen berezko eredu bat diseinatu eta garatzen lankide izateko; eredu horren oinarriak, administrazioa aitzindari izatea, sindikatuen parte hartzea eta prestakuntza-zentroen protagonismoa, horrek bermatuko bailuke prestakuntzaren kalitatea eta kudeaketa ekonomikoaren gardentasuna eta kontrola.

Baina ez dirudi, sailburu jauna, sindikatu abertzaleon jarrera hau aintzat hartzen duzunik; zurekin bilerarik ezin izan dugu egin oraino, eta ez dugu ezagutzen krisi honetatik ateratzeko zure asmorik, halakorik badaukazu.

Badakigu, ordea, orain arte zure sailak halamoduzko irtenbideak erabaki dituela, eta kudea daitekeena kudeatzen saiatu zarela, betiere Confebask ez haserretzea lehentasun izanik (honela taxuzko langileen prestakuntza ezinezko egiten bada ere). Gure iritzi batekin ados izango zara, sailburu jauna: zure sailak proposatu dituen hiru deialdiak (enpresak, banaka- koa eta diagnostikoak) adabaki hutsa dira.

Bien bitartean, estatuak bere eredua ezartzen du: Espainiako ugazaba eta sindikatuei egundoko dirutzak ematen dizkie. 2006ean, estatuak EAEn biltzen dituen 50 milioi euroetatik Confebask, UGT eta CC OOk 20 milioi kudeatuko dituzte. Lakuak, aldiz, 10 milioi euro baino gutxiago bideratuko ditu hein handi batean Estatuaren ereduaren ildotik doan gutxieneko plan batean.

Hau ikusirik, non zara, sailburu Jauna? -

(*) LAB eta ELA sindikatuetako Prestakuntza Arloko arduradunak


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileños decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss