GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-12-04
Mikel Aramendi
Koldarkeria

Kanposantuak jada jende ausartegiaz beteta daudela pentsatuko du berak, seguruenik. Ezer pentsatzeko gauza bada. Berdintsu zaio. Benetako arazoa da Bush lehendakariak eta Maliki lehen ministroak pasa den astean Ammanen egin duten goi-bilera horretan ezin argiago egiaztatuta geratu dela aspalditik edonorentzat nahiko nabaria zena: Estatu Batuetako lehendakaria ez dela bere agindupeko armadak okupatzen (?) duen Iraken sartzen ausartzen. Eta hori arazo latza dela esango nuke. Eta ez soilik bilkura horren ondoren aldarrikatu dena («Lanak amaitu arte geratuko gara Iraken»; nola «geratu» behar du sartzeko gauza ez denak?) biribilki ukatzen duelako.

Ez da arestian 201. urteurrena bete duen Austerlitzeko batailaren nostalgia, ez. Han hiru enperadore aurrez aurre, urruti samarretik bederen, aritu izanak izengoiti ponposoa (Hiru Enperadoreen Bataila), eman dakioke gatazka hari; baina samurgarri hutsala izango zen hori bertan hilik edo zaurituta geratu ziren 15.000 austriar eta errusiar soldaduentzat (euren armadaren bostena); baita garaile, baina hilotz, geratu ziren 1.300 frantziarrentzat ere. Gerren nostalgia gaixotasun mentala da.

Baina gerrak agintzen, antolatzen, egiten dituztenak haien arriskuaren pean egon behar izatea derrigorrezko obligazioa izan behar luke. Lehen lerroan ez bada ere, gerra usain daitekeeneko lekuan (eta beraz, gerrak «uki» zaitzakeeneko lekuan). Lehen pertsonan ez bada ere, hurbilenekoak dituzunak (semeak, anaiak...) han direlarik. Egunero ez bada ere, aldian aldiro arriskua, oinazea eta samina bertatik bertara dastatzeko.

Guzti honetaz nik baino askoz gehiago dakien Paul Kennedyk duela kasik bi urte idatzi zuen “It's time to send in the Wolfowitz Brigade” gogoangarria: estatubatuar agintarien seme eta abarrez osatutako unitate militar bat Irakera bidal zezaten proposatzen zuen. Haien etxeetan gerra benetakoa zela jakin zezaten, eta estatubatuarrek erretorikaren pareko konpromisoak ikus zitzaten. Noski, ez zioten kasurik egin. Wolfowitz bera, Mundu Bankuan dago bapo orain. Bushek, Irakeko «lanak» bukatu nahi dituela, baina Bagdadera agertu gabe, sinets diezaioten nahi duen bitartean.

Bideojokoak balira bezala, munduko koldarrenek gerrak, benetakoak, antolatu eta egiteko aukera izaten badute, honelakoetan aurkituko gara gero eta maizago. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileños decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss