GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-04
«Maite dudan pertsona kendu didate»

BAIONA

Fatima Anime ezkontzekotan zegoen Baionako herriko etxean Marokoko bere senargaiarekin. Beharrezkoak zituzten paper guztiak prestatu eta bertara eraman zituzten.

Baina, «ustekabean» ezkontza ospatu behar zuen herriko etxeko ordezkariak intereseko ezkontza zela erabaki du. Ondorioz, urte betez berekin eta bere bi seme-alabekin bizi zen gizona kanporatua izan da. «Ez nuen inolaz ere uste horrelakorik gertatuko zenik. Milesker Estatu frantsesari!», esan zuen. Gertakariaz geroztik depresioarekin dabilela onartu zuen. «Benetako shock emozionala izan da. Maite dudan pertsona kendu didate», salatu zuen.

Fatimak Baionako Herriko Etxeak beren ezkontza baliogabetzeko ateratako argudioak zituen gehienbat buruan gertatutakoa aipatzerakoan.

«Nire bizitzan sartu, eta egindakoak epaitu dizkidate. Argudio asko eman dituzte, ez ditut guztiak buruan, baina horien artean gizartearentzat ez nintzela nahiko garatua esan didate. Baionako gizartea babestu nahi zutela argudiatu dute», gogora ekarri zuen.

Haren ustez, Baionako Herriko Etxea izan da gertatu zaionaren errudun. «Ahalegin guztiak egin dituzte fiskalak nire ezkontza interesekoa zela esateko», erran zuen.

Marokon ezkondu

Gaur egun senargaia Marokon dago, eta bertan ezkontzekotan dira orain. «Zaila da bai niretako baita beretako ere. Bakarrik nago nire bi seme-alabekin, eta orain Marokora joateko joan-jinak egitera behartua nago prozedura guztia egiteko. Luzea da oso. Ezkondu orduko hiru eta sei hilabete artean itxaron beharko dugu berriz elkartzeko», argitu zuen. Geroari begira, hala eta guztiz ere, oso ezkor zegoela onartu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileños decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss