GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-04
Ezkontzari buruzko lege berria
Ezkontzeko eskubidea zalantzan
Baionan eta Kanbon bi ustezko intereseko ezkontza baliogabetu dituzte azken hamabost egunotan, herri horietako egoera zibileko ordezkariek salaketa jarri ondoren. Baionaren kasuan, senargaia marokoarra da, eta jatorriko herrira kanporatua izan da. Bi gertakari horiek azaroaren 14an Nicolas Sarkozy barne ministroak proposaturiko «Ezkontzei» buruzko Legearen ondorio dira. Lege berri horrek, hain zuzen ere, herrietako egoera zibileko ofizialei intereseko ezkontza bat dela susmatzen dutenean ezkontza baliogabetzeko eskubide osoa ematen die.

BAIONA

Joan den azaroaren 14an bozkatu zuten Estatu frantseseko Parlamentuan «ezkontzak kontrolatzeari» buruzko legea. Nicolas Sarkozy barne ministro frantsesak immigrazioari buruz 2003an zabalduriko legea gogortzeko heldu da azken atal berezi hori.

Izan ere, 2003az geroztik, barne ministroa etorkinak frantses lurraldean sartzeko baldintzak azkartzen dituen legeak zabaltzen aritu da.

Lehenengoa 2003ko abenduan izan zen, eta azkeneko egitasmoa 2006ko maiatzean bozkatu zuten Parlamentuan. 2003an Nicolas Sarkozyk jadanik ezkontzak kontrolatzeari buruzko agindua zabaldu zuen.

Bertan, herriko etxeetako egoera zibilaren ordezkariei kontrolak egiteko eskatzen zien, eta, departamenduko prefetari egoeraren berri emanez, azken horrek kanporaketak bideratzeko aukera zeukan.

Orduan Baionako Herriko Etxeko arduradunek bi ezkontza salatu zituzten, baina, lege hura, Konstituzio frantsesarekin bat egiten ez zuela-eta, Konstituzio Kontseiluak baliogabetu egin zuen.

Egitura horren arabera, Administrazio frantsesak ez du kanporaketa erabakiak hartzeko eskubiderik, eta egoera zibileko ofiziala ez dago legea indarrean jartzera behartua. Azaroaren 14an bozkaturiko bigarren legearekin, herriko etxeetako egoera zibileko ordezkariek salaketa pausatu ondoren auzitegietako fiskalek dute erabakitzen ezkontza ezeztatua den edo ez. Eta, lege hori indarrean jarri denetik Lapurdiko bi udaletxeetan bi ezkontza baliogabetu dituzte intereseko ezkontzak zirela argudiatuta.

Lehendabizikoa Kanboko auzapezak egin zuen. Herritar batek etorkin batekin ezkontzeko baimena eskatu zuen. Bikotea Internet bidez ezagutu zen, eta sekulan elkar ikusi ez zirela-eta, ezkontza hori zalantzan jarri zuen auzapezak. Haren erabakiaren ondorioz, fiskalak inkesta bideratu eta auzapezaren iritziarekin bat egin zuen. Bigarren kasua Baionako herriko etxean izan da joan den astean. Fatima Anemi baionarra Metz Estatu frantseseko herrian bizi zen etorkin marokoar batekin ezkontzekoa zen.

Herriko Etxeak eskubide guztia

Hala, herriko etxera beharrezkoak ziren dokumentuak eraman zituen bikoteak, baina, Baionako arduradunek intereseko ezkontza zela erabaki zuten, eta egoera salatu zuten.

Fiskalaren azterketaren ondorioz, senargaia atxilotu egin zuten joan den ostiralean, eta azaroaren 28an jatorrizko herrira bidali zuten. Nicolas Sarkozyren Etorkinei buruzko Legearen azken atal horretan, beraz, herriko etxe bateko ordezkariari ezkontza bat zalantzan jartzeko eskubide guztia emana zaio. Intereseko ezkontza dela uste orduko, legean ofizialari bikotearekin banan-banan elkarrizketatzea eskatzen zaio, eta bilkura horretatik ateratzen duen iritziaren arabera kasua fiskalari helarazten ahal dio.

Azken horrek du ondotik inkesta bideratzen. Ezkontza Estatu frantsesean bada, etorkinaren kanporaketa agindua ematen ahal du.

Legeak atzerrian izaten diren ezkontzak kontrolatzeko eskubidea ere ematen du. Hala, frantses bat etorkin batekin atzerrian ezkontzen bada ere, fiskalak bi hilabeteko epearen ondotik ezkontza deusezta dezake.

Ezkontza onartua izan arren, atzerrian dagoen senarrak edo emazteak hiru eta sei hilabete artean itxaron beharko du, hiru hilabeteko epe luzeko lehen erresidentzia bisa bat eskuratzeko.

Hori izan orduko, hiru urtez elkarrekin bizi behar dute senar-emazteek. Hori egin dutela egiaztatu ostean, etorkinak hamar urteko erresidentzia paperak lortzeko aukera izanen du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileńos decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss