GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-04
Cimade: «Lege berriak eremu pribatuan eskua sartzen du»

BAIONA

Hendaiako atxikitze zentroan etorkinei laguntzea du xede Cimade elkarteak. Bertako kideek esan zutenez, azaroaren 14an bozkaturiko lege berriak orain arte Nicolas Sarkozy barne ministroak etorkinen aurka bideraturiko legeak gogortu baizik ez ditu egiten. Azken atal horrekin herritarren «eremu pribatuan eskua sartzen» dutela salatu zuten.

«Estatu frantsesean sartzeko orain arte bi ate zeuden, familia elkartzea eta ezkontzak. Bi eremu horien aurka aritzea erabaki du Nicolas Sarkozyk. Familia elkartzeak jadanik oztopatu ditu, orain ezkontzaren eremua gogortzea erabaki du. Etorkinekin etengabeko susmoa dago», argitu zuen Christophe Piedra elkarteko ordezkariak.

Horrenbestez, Cimade elkarteak lege horrek funtsik ez duela ohartarazteko intereseko ezkontzei buruzko azterketa bideratu du bere aldetik. Datuen arabera, Estatu frantsesean urtebetez etorkin eta frantses baten arteko 40.000 ezkontzetatik 786 baliogabetuak izan dira.

«Azaroaren 14ko lege berria intereseko ezkontza asko daudela argudiatuz egina izan da, alta, datu ofizialek argi adierazten dute horrelakoak oso gutxi direla», gaineratu zuen.

Erabaki arbitrarioa

Lege berri horrek, Christophe Piedraren ustez, logika nagusi bati erantzuten dio: immigrazio aukeratua sortzea. «Orain arte Sarkozyk kaleratu dituen legeek helburu horri erantzun diote. Hau da, lanean dagoen beharraren araberako etorkinak frantses lurraldean sarraraztea».

Legea ekintzetara eramateko orduan, ezkontza bat baliogabetzeko iritziak oso arbitrarioak zirela gaineratu zuen Cimadeko ordezkariak. Ezkontza bideratu behar duen zinegotziari botere handiagoa ematen dio legeak, eta bikotearekin elkartu ondoren daukan iritziaren arabera erabakitzen du salatuko duen ala ez.

«Oso arbitrarioa da. Nolaz erabaki dezake zein bikotek duen ezkontzeko eskubidea eta zeinek ez?», nabarmendu zuen Piedrak. Baionan eta Kanbon berrikitan izandako kasuak adibidetzat hartu zituen. «Kanbon auzapezak erabaki du ezkontza funtsik ez zuela bikotea Internet bidez ezagutu zelako. Bikote bat ezagutzen dut Internetez ezagutu dena. Mutikoa frantsesa da, baina, kasu horretan emakumea suitzarra. Ezkontza hori ez da inolaz ere zalantzan jarria izan», nabarmendu zuen.

Halaber, argi utzi zuen legeak ez zuela behartzen ezkontza salatzea. «Hautetsi batek salaketa jartzen badu, kontzientzia guztiarekin egiten du, legez ez baitago hori egitera behartua», erran zuen Piedrak.



Legearen aurka egiteko aukera mugatua
A.B.

BAIONA

Ezkontzak oztopatzeko Nicolas Sarkozyk kaleratutako lehenengo immigrazio legeak juridikoki salatzeko aukera ematen zuen, baina oraingo honetan aurka egiteko orduan oztopoak zituztela nabarmendu zuen Piedrak. «Orain arte prefetak zuen ezkongaiaren kanporatze agindua hartzen. Konstituzioaren arabera, administrazio batek ez du horrelakorik egiteko ahalik, beraz, behin baino gehiagotan auziak izan dira. Prefetaren erabakiak deuseztatuak izatea ere lortu dugu. Orain, aldiz, kanporaketak justiziak ditu erabakitzen», adierazi zuen Christophe Piedrak.

Gainera, ezkondu orduko etorkinak paperak eskuratu ahal izateko hiru urteko elkarbizitza egiaztatu behar zuela gaineratu zuen. «Hori egin aurretik, egonaldi luzeko bisa lortu behar dute. Horiek eskuratzeko oztopo handiak daude gaur egun, eta denbora asko itxaroten dute jatorrizko herrian paperak lortu arte. Herritar asko daude atzerrian bisa horri itxaroten, baina, itxaropena hain da luzea non asko banatzen diren lortu aurretik», esan zuen azkenik Piedrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileños decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss