- Sokatira
Abadiñok eta Gaztedik lehen txapelak lortu dituzte
·Biak ziren 330 eta 260 kilotako garaipenak lortzeko faboritoak
DONOSTIA
Abadiñok eta Gaztedi A taldeek lortu zuten herenegun Euskal Herriko Launako Txapelketako garaipena 330 eta 260 kilotan. Mutiletan ez zen ezusterik izan, Abadiño baitzen faborito, baina bestean zalantza gehiago zegoen, Gaztedi A eta Girizia parean ibili baitira, baina bizkaitarrek eraman zuten txapela, azkeneko jardunaldian nagusi izan baitziren.330 kilotan sei talde ziren finalean. Lehen fasean hiru multzotan banatuta neurtu dira, eta bakoitzeko bi onenak ziren finalean izatekoak, eta hantxe izan ziren herenegun arratsaldean Sestaoko kiroldegian. Abadiñok hiru talde sartu zituen finalean, eta irabazteko faboritoak izateaz gain, ikusgai zegoen estreinako hirutan zenbat talde sartuko zituen, eta azkenean bi izan ziren. Abadiño A taldeak saioko tiraldi guztiak bereganatu
zituen. Bigarren Auzolan izan zen. Bizkaitarrekin galdu arren, gainerako
tiraldiak bereganatu zituzten, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan
zuten. Abadiño B izan zen hirugarren sailkatua. Aurreko biekin galdu, eta beste
hiru taldeei irabazi egin zien. Gatika sailkatu zen laugarren Sokarri eta
Abadiño C menderatuta. Sokarri bosgarren izan zen, Abadiño C taldea bakarrik
menderatu baitzuen, eta azken horiek itxi zuten sailkapena, tiraldi
guztiak galdu ostean.
Emakumezkoen 260 kilotan hiru talde bakarrik aritu dira,
eta hiru jardunalditako ligaska izan dute. Azkeneko saiora Gaztedi A puntu
bateko aldearekin heldu zen, eta azkeneko saioan ere bera nagusi izan zen, eta
horrekin batera
txapela segurtatu zuen.
|