ZUBIETA 9
APEZETXEA 22
Pilotakadak: 184. Iraupena: 36.26. Benetako Iraupena:
10.19. Markagailua: 1-0, 1-3, 3-3, 3-6, 4-6, 4-8, 5-8, 5-13, 6-13, 6-16, 7-16,
7-20, 9-20 eta 9-22. Sakez: 3 Zubietak (falta bat) eta 1 Apezetxeak (falta bat).
Pasa: 2 Zubietak. Egindakoak: 8 Zubietak eta 12 Apezetxeak. Galdutakoak: 10
Zubietak eta 1 Apezetxeak. Gertaerak: Bergarako Udal Pilotalekua. Lehen sakea
Zubietarentzat.
Asier AIESTARAN
DONOSTIA
Jon Apezetxeak jokatuko du Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren final nagusia, Asperen adarreko finalean Aitor Zubietari 9-22 irabazita. Asegarcetik Aratz Mendizabal sailkatu da finalerako, eta atzo Bergaran izan zen bere aurkaria bertatik bertara ikusten.
Apezetxea gazteak 18 urte baino ez ditu, den-dena ongi egin zuen eta Zubieta bere onetik atera zuen. Defentsan lan ona eginez, urrutitik dejada bilatuz eta aukera izan zuen bakoitzean airearen bila joanez, Lau eta Erdirako dohain bikainak dituela erakutsi zuen.
Zubietak aurrea hartu zuen sakez egindako lehen tantoari esker 3 sartu zizkion Apezetxeari, baina hortik aurrera partidan sartu ezinik ibili zen. Ezker besoan sekulako indarra duela argi dago, baina atzo ez zuen behar bezala erabili. Errematerako joera ere erakutsi zuen, baina horretan ere gehiegi asmatu gabe.
Lehen zatian partida nahiko berdinduta joan zen, eta Zubietak sakez mina egiten zion Apezetxeari. Horren adierazle lehen emaitzak (3-3, 4-6 eta 5-8). Baina hortik aurrera bietan gazteena agintzen hasi zen, eta helduena akatsak pilatzen. Mota guztietako tantoak eginez ezker airez zein dejadaz bat baino gehiago, 5 eta 13kora arte alde egin zuen Apezetxeak.
Goizuetakoak ez zituen eskuak gehiegi behartu, baina atzerapena eskatzeko asmoa agertu zuen partida amaieran.