GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-04
Bilboko ekitaldia inflexio puntutzat jo du Ahotsak-ek
Euskalduna Jauregian 2.000 emakumetik gora bildu izana eta dagoeneko 5.000 atxikimendu lortu izana elkarrizketa eta bakearen aldeko nahiaren erakusletzat du Ahotsak plataformak. Ekitaldia egungo zailtasunak gainditzeko baliagarri izatea nahi du.

BILBO

Euskalduna Jauregiko ekitaldia egin eta hortik 24 ordura pozaren pozez agertu ziren Ahotsak ekimeneko ordezkariak atzo Bilbon. Bereziki bertan bildutako energia eta indarra nabarmendu zuten, eta horretarako argigarriak diren bi datu eskaini zituzten:batetik, Euskaldunan 2.000 emakume baino gehiago bildu zirela; bestetik, dagoeneko 5.000 lagunek eman dutela sinadura.

Orain gogo horrek guztiak fruitua ematea da Ahotsak-en helburua. «Batasunaren eta konpromisoaren irudi positiboa agertu zen ekitaldian», aipatu zuten balorazioa egiteko deitutako agerraldian. Emakumezkoek parte hartzeko aukera badutela bereganatzeaz gain, elkarrizketari eta adostasun beharrari bultzada eman zitzaiola nabarmendu zuten.

Ahots horiek guztiak «bakearen eta elkarrizketaren aldeko deiadarra sortzeko» bildu zirela ekarri zuten gogora, eta haien artean mota guztietako lurralde esparruak eta sentsibilitateak elkartu zirela aipatu zuten. Ahotsak-en ustez, berebiziko garrantzia du guztiak ekimena indartzera bildu izanak, «haien elkartasuna, babesa, indarra eta konpromisoa» emateko.

Izan ere, Ahotsak ekimena apirilaren 8an abiatu zenean etorkizuna ez zegoela idatzita nabarmendu zuten ordezkari horiek. Orain, ordea, inoiz baino indartsuago eta hedatuago agertu da plataforma.

Etorkizunari begira

Hori indartzeaz gain, etorkizunari begira abiatu dituzten asmoak nabarmendu zituzten, herenegungo ekitaldia zailtasunez beteriko egoera honetan inflexio puntu bihurtu nahiko lukete-eta.

Hala, «nazioarteko beste gatazka batzuetan bakearen alde lan egiten ari diren emakumeekin» harremanetan jarriak direla aipatu zuten, «bakerako agenda komuna» osatzeko. Herriz herriko Ahotsak-eko foroak sortzeko asmoa ere nabarmendu zuten. Eta euskal tradizioarekin estuki lotua dagoen zuhaitz landaketaren tradizioa jasotzen duen ekimena ere ekarri zuten gogora. Udalerriei gonbita egin die Ahotsak-ek, era sinboliko horretan herriz herri bakeak eta elkarrizketak Euskal Herrian osoan erroak izan ditzaten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Un camino que no conduce al triunfo
Kirolak
La calidad de los brasileños decide
Kirolak
23 puntos de renta pese a otras tantas pérdidas
Euskal Herria
Mimbres teóricos y prácticos para el cesto de la territorialidad
Mundua
Calma y gran participación en las elecciones venezolanas
Mundua
El dictador Pinochet sufre un infarto de miocardio que pone en peligro su vida
Kirolak
Voltereta rojilla con regalo final incluido
Euskal Herria
Otegi denuncia el intento de «intoxicación» en torno a las cuestiones políticas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss