GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-06
Gure Irratiaren egoitzan kalte handiak eragin ditu sute batek

BAIONA

Atzoko azken orduan piztutako suteak kalte material larriak eragin ditu Gure Irratiak Uztaritzen daukan egoitzan. Sua gaueko bederatziak aldera piztu zen, oraindik ezezagunak diren arrazoiak zirela medio, bertako gela tekniko batean eta berehala zabaldu zen irratiko beste gela batzuetara. Kanboko eta Uztaritzeko suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzera eta ordu eta erdiren buruan egoera kontrolpean zeukaten. Haiek jakinarazi zuten, hain justu, kalte materialak dezentekoak zirela.

Egoitza berri-berria

Gure Irratiak Uztaritzen daukan egoitza berri-berria da, ez da urtebete zabaldu zutela. Udalbideren eta Euskararen Erakunde Publikoaren diru-laguntzari esker zabaldu zuen egoitza berria irrati horrek eta, hartara, Baionatik Uztaritzera pasatu zen. Inbertsio benetan handia egin dute lokal horretan eta punta-puntako materiala biltzen zuen.

Gure Irratia 1983. urtearen amaieran hasi zen martxan eta gaur egun hamar langilek egiten dute lan bertan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
XVI. mendeko baleazaleen uberan, «Apaizac obeto» idatzi du Jon Maiak
Jendartea
El Colectivo Anti-Delación se organiza para hacerle frente a la ley Sarkozy
Mundua
La derecha francesa aprueba en solitario endurecer las penas contra los menores
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta respalda los ayunos y exige «el fin del chantaje y la venganza»
Euskal Herria
Batasuna afirma que el proceso «es inviable en estas condiciones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss