GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-06
Zazpi egun desagertuta daramatza Gredosen Ezkioko mendizale batek

DONOSTIA

Segundo Arratibel ezkiotarra ­aspaldiko urteetan Zumarragan bizi dena­ desagertuta dago joan den asteazkenean (azaroaren 29an) Gredos mendize- rrarantz abiatu zenetik. Bere familiak adierazi duenez, asteazkenean bertan abiatu zen bakarrik Gredos aldera. 51 urteko ezkiotarra oso mendizalea da eta Euskal Herriko mendi gehienak, Pirinioak eta Picos de Europa ondo ezagutzen ditu, «baina ez hala Gredos», agertu dutenez. Horiek hala, aste pare bat eman zituen mendizerra horri buruzko informazioa biltzen.

Arratibelen plana asteazkenean Gredos aldera iritsi eta bertan ostatu bat aurkitzea zen, ostegunean mendiren bat igotzeko. «Ostiralean atsedena hartzeko asmoa zuen eta larunbatean beste tontorren bat igotzekoa zen», esan du bere emazteak. Hartara, larunbat gauean edo beranduen igande goizean zen bueltatzekoa.

Mendizale ezkiotarrak ez zuen sakelako telefonorik eraman, baina emazteari ostatutik deituko ziola agindu zion. Baina ez zen deirik izan eta igande goizean, senarra ez zela bueltatu ikusita, emaztea larritu egin zen. Igande arratsaldean jarri zuen desagerpen-salaketa Zumarragako ertzain-etxean.

Ertzaintza Guardia Zibilarekin harremanetan jarri zen eta horiek berehala abiatu ziren Segundo Arratibelen bila Avilako Arenas de San Pedro herritik, aurreko egunetan zirkulazio istripurik edota mendiko erreskaterik ez zela izan baieztatu eta gero. Guardia Zibilaren ikerketen arabera, badirudi ostegunean bertan desagertu zela Arratibel. Izan ere, bai bere autoa bai lo egin zuen ostatua aurkitu dituzte. Ostatuan jakinarazi dutenez, ostegun gauean ez zen bertara itzuli.

Bere emazteak uste du Segundo Arratibelek Gredosko mendi garaienari ­Almanzor mendia, 2.592 metro­ ekin ziola ostegunean. Guardia Zibilak uste du ezkiotarrak istripuren bat izan baldin badu, mendiaren goialdean izan dela, beheko aldean mendizale asko ibili baita egunotan eta inork ez baitu hura ikusi.

Ezkiotik, Zumarragatik eta Urretxutik bederatzi lagun eta senitarteko joan dira Avilara bilaketari ekiteko eta atzoko azken orduan horretan jarraitzen zuten. Elur dezente topatu dute Gredosen, 20 bat zentimetro.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
XVI. mendeko baleazaleen uberan, «Apaizac obeto» idatzi du Jon Maiak
Jendartea
El Colectivo Anti-Delación se organiza para hacerle frente a la ley Sarkozy
Mundua
La derecha francesa aprueba en solitario endurecer las penas contra los menores
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta respalda los ayunos y exige «el fin del chantaje y la venganza»
Euskal Herria
Batasuna afirma que el proceso «es inviable en estas condiciones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss