GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-06
Militarrek hartu dute agintea Fijin Qarase lehen ministroa kargutik kendu ostean
«Larrialdi egoerak behartuta, larrialdi neurriak» hartu behar izan dituela adierazi du Frank Bainimarama Fijiko Indar Armatuetako komandanteak, botere exekutiboa zein lehendakariarena bere gain hartzen dituela aldarrikatu ondoren. Militarrak iragarpen hori egin baino lehen, Laisenia Qarase lehen ministroak etxean atxilotuta zegoela salatu zuen, eta soldaduek bere egoitza inguratuta zeukatela jakinarazi. Azken hogei urteotan herrialdean egin duten laugarren kolpea da.

SUVA

Fijik 1970ean lortu zuen independentzia, ia mende batez Britainia Handiaren menpe egon eta gero. 900.000 biztanlera iristen ez den populazioa oso anitza da jatorriei dagokienez, eta atzoko kolpearen atzean ere indiarren eta fijiarren arteko lehia legoke, begiraleen iritziz.

Frank Bainimaramak berak telebistan adierazi duenez, Konstituzioak aurrez ikusten duen ahalmen bat erabili du lehen ministroa kargutik kentzeko. Era berean, 1997ko Konstituzioak indarrean jarraitzen duela adierazi du. Jona Senilagakali medikua izendatu du behin-behineko lehen ministro.

Estatu kolpearen arduradunek Konstituzioa urratzen duten legeak onartu izana egotzi diote Qarase lehen ministroari. Gainera, Gobernuari «ustelkeria» leporatu diote, baita «Fiji bide txarretik» eramatea ere.

Eta horren guztiaren atzean legoke 2000ko estatu kolpea antolatu zutenekin «bigunegia» izatea. Estatu kolpe haren arduradun nagusia George Speight da, gaur egun Nukulau uhartean espetxeratuta daukatena. Garaiko Gobernua Mahendra Chaurdhryk zuzentzen zuen, britainiarren garaian iritsitako indiarren ondorengoen aldekoa zenak. Indiarrak populazioaren %38 dira Fijin, eta fijiarrak %54. Speighten indarrek ia bi hilabetez eduki zuten bahituta Chaurdhryren Gobernua eta ondorengo hauteskundeetan fijiarren aldeko Qarasek lortu zuen garaipena.

Qarasek orain urte eta erdi onartu zuen berradiskidetze batzorde bat eratzea, Hegoafrikaren eredua jarraitu nahian. Gehiegikeriak jasan zituztenei kalte ordainak emateaz gain, batzordeak kolpe hartan nahastuta zeudenentzat amnistia prestatu behar zuen.

Oposiziokoen ustez, batez ere indiarren aldeko laboristen ustez kolpearekin nahastuta zeuden egungo ministroak aske uztea zen Qaraseren benetako asmoa. Bainimaramak berak behin baino gehiagotan esan du Laisenia Qaraseren Gobernua kargutik kenduko zuela.

Qarase lehen ministroa ez ezik, hainbat ministro ere bere etxean dauzkate militarrek. «Atxilotuta» daukaten arren, ez duela Qarase lehen ministroaren kontrako zigor neurririk agintzeko asmorik iragarri du Bainimarama militar buruak.

Bainimaramak Ratu Josefa Iloilo presidenteari itzuliko omen dio agintea datorren astean, berak Gobernu berria izenda dezan. Qarasek salatu du Iloilok bat egin duela militarrekin, baina presidentearen bulegoak plazaratu duen agiri batek oso gogor salatu du kolpea.

Inguruko herrialde indartsuek gaitzetsi dute kolpea, baina Australiak ezezkoarekin erantzun zion Qaraseri laguntza militarra eskatu zionean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
XVI. mendeko baleazaleen uberan, «Apaizac obeto» idatzi du Jon Maiak
Jendartea
El Colectivo Anti-Delación se organiza para hacerle frente a la ley Sarkozy
Mundua
La derecha francesa aprueba en solitario endurecer las penas contra los menores
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta respalda los ayunos y exige «el fin del chantaje y la venganza»
Euskal Herria
Batasuna afirma que el proceso «es inviable en estas condiciones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss