Herriak ereindakoa herritarrek jasoa
Gizon apala, zintzoa, zuzena eta zuhurrazen Jokin Gorostidi bere bikotekidearen esanetan. Baina bere omenezko liburua, gorostidiz haratago, euskal herriaren askatasunaren aldeko borrokaren isla da. «Herriak egin gaitu, eta eman diguna itzuli behar zaio»; to, beraz, liburu hau.
Maitasuna dela diote inoiz ezagutu den sentimendurik eta elementurik boteretsuena, bere jiran suertatu baitira makina bat gertaera garrantzitsu. Eta konparaketa hori aintzat harturik Euskal Herria ez da desberdina. «Jokin Gorostidi, autobiongrafia» goitizeneko liburua, osatu eta argitaratu berria izan arren, euskal herritarrek soberan jakin eta ezagutzen dituzten pasarte historikoez beste, bi maitasun bateraturen istoriaz mintzo da: ezker abertzaleko bi militante historikoren arteko maitasunaz, Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua, eta biek bizitza guztian exenplua oinarri Euskal Herriari eta bere askatasunaren aldeko borrokari adierazi dioten maitasuna. Zazpi hilabete eskas igaro dira Jokin Gorostidi Donostiako Ospitalean zendu zenetik, baina atzokoan bere bikote eta burkide Itziar Aizpurua «pozik» azaldu zen, orduan, «nere beso artean bazioanean», Tolosako borrokalariari eta maitaleari emandako hitza betea duelako jada. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztu zuen Itziar Aizpuruak, bere bihotzaren esanek idatzi eta Txalapartak argitara eman duen liburua; ezker abertzalearen eta Euskal Herriaren azken 40 urtetako ibilbidearen erakusgarria den lagunaren bizitza kasik 400 orrialdetan jasoa. Ez zen berotasun faltarik somatzen senidez, lagunez eta
burkidez lepo aurkitzen zen aretoan. Burgoseko epaiketan Gorostidik eta
Aizpuruak kide izan zituzten lagunak, senideak, adiskideak eta, nola ez, ezker
abertzaleko atzoko eta gaurko militanteak. Batasuneko Mahai Nazionalaren
ordezkaritza ere present izan zen ezker abertzalearen ibilbidearen erakuslehio
argia izan den Jokin Gorostideren bizitzaren gaineko liburuaren aurkezpenean.
Gainera, ispilu berean begiratu den emakumeak idatzia da,bere bikote eta burkide
Itziar Aizpuruak.
«Herriko borrokalari handienetakoa» Tolosarraren eta Debako alabaren bizitzak soka beretik joan direnez, eta Aizpuruak aitortu bezala, bien testigantza da nolabait liburuan jasotakoa. «Ezin baitzitekeen beste modu batera izan». Bien eta, batik bat, Gorostidiren argazkiak euren atzean agertzen ziren bitartean, Itziar Aizpurua txalo ar- tean jezarri zen mahaian. Txomin Ziluaga Herri Batasunako sortzaileetako bat, Unai Dorronsoro Burgoseko epaiketan auzipetua eta Asun Etxebarrieta Txabi Txabarrietaren arreba alboan izan zituen Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokaren testigu bilakatu den liburua aurkezterako orduan. Dorronsoro izan zen hitza hartzen lehena, eta poesiaren erritmoei jarraiki Gorostidiren ibilbidea islatu zuen hitz sorta ugari erabiliz. Ziluaga izan zen hurrena. Hitz gutxi erabili arren, argi hitz egin zuen: «Gorputz eta arima, buru-belarri aritzen zen, bera horrelakoxea baitzen. Eta horrelako gudariei esker Euskal Herria erein eta erein aritu izan da, eta nik uste, belaunaldi berriei ereindako uzta jasotzea egokituko zaie; gure herriko borrokalari handienetakoa izan da Jokin Gorostidi». Unkiturik, baina tinko, Itziar Aizpuruak ez zituen estali hilabeteotanigarotako une latzak ez eta isuritako negarrak ere, baina liburua osatzeaz egin beharreko lana zuenaren zuhurtziaz aritu zen debatarra.
ondorengoek jakin dezaten
«Jokin, liburu bat idatziko dut zure omenez. Liburu bat idatziko dut hurrengo belaunaldiek zure bizia jakin dezaten, eutsi beharra dagoela jakin dezaten, Herria dela gure sostengu jakin dezaten eta sufrimenduaren aurrean garaile ager gaitezen». Horrela azaldu zuen Aizpuruak liburua idaztekobeta nola sortu zitzaion, Gorostidi zendu zenekogauean. Euskal Herriari baino, ezker abertzaleko militanteei eskainitako testua osatu du Aizpuruak, bere esanetan «Euskal Herriak egin baikaitu eta emandakoa ere herriari itzuli behar baitzaio». Gainera, pertsonalizazioaz gaindi, kolektibo baten gaineko liburua da Aizpuruaren esanetan berak idatzitakoa, «ezker abertzalerean istorian bi militante besterik ez baikara». Hala ere, Euskal Herriaren independentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokaren eraskugarri ere bada liburua eta baita ondorio garbiak nabarmentzen dituenak: «Aukeratutako bideaz, borrokaz, harro gaudela eta zalantzarik gabe merezi izan duela ondorengo belaunaldiek Euskal Herria libre ikusteko». Horregaitik, batik bat, gazteengan pentsatuz egin duela dio. «Gure mezua» Gorostidirena eta Aizpuruarena zein den ere azaldu zuen aurkezpenean: norberak ahal duen guztia eman behar duela uneoro Euskal Herriaren independentzia eskuratzeko. Jokin Gorostidiren heriotzaren inguruan, PSOEren estrategia errepresiboak hil zuela azaldu zuen irmoki, urte luze horietan jasandako sufrimenduaren ondotik. Horrela, gogora ekarri zuen orain hiru urte Garzonen aginduz atxilotu eta auzipetu egin zutela, eta, gainera, 18/98 delakoan auzipetua zegoela eta egun, bizirik balego, urtebete bete duen epaiketan egongo litzatekeela. Akusatuenganako babes eta maitasun hitzak izan zituen. Askatasuna erdiesteko giltzarria autodeterminazioa dela gaineratu zuen Aizpuruak, eta «gure lana», herritarrena, autoderminazioaren aldeko aldarria «oihu handia» bilakatzea dela adierazi zuen. Orain, «bakarrik ikusiko nauzuen arren», ilusio bakarra duela azaldu zuen: «Kalean ikusten nauzuenean esatea, ‘hara, hemen dator Itziar, Jokinekin’». -
|