- Idi-Probak
Euskal Herriko sei uztarri onenak neurtuko dira Meñakan
DONOSTIA
Euskal Herriko sei uztarririk onenak neurtuko dira gaur Meñakan, bertan jokatuko baitute Euskal Herriko edo BBK sariketako finala.Bertan, urtean zehar Euskal Herriko probaleku ezberdinetan punturik gehien batu dituzten uztarriak neurtuko dira.Honako hauek dira txartela eskuratu duten bikoak: Andrakasen, Intxortaren, Lopategiren, Leteren, Txertudiren eta Anitxu Egurraken uztarriak. Saioak 17.00etan eta 22.00etan jokatuko dituzte, eta bakoitzean hiruna uztarri izango dira. Arratsaldean eta gauean zein arituko diren erabakitzeko, goizean pisaketaren ostean egingo den zozketaren zain egon beharko da, han erabakiko baita guztia. Proba hau izaten da urte osoan Euskal Herrian jokatzen den garrantzitsuenetakoa.Gero, lehenengo hirurak Superprestigiorako sailkatzen dira, eta hura ere garrantzitsua izaten da. Gaur jaieguna izanda, jende asko izango da, batez ere gaueko saioan.
|