GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-07
Bixintxo Zabala - Askapeneko kidea
Globalizazioa eta Jendarte Foroak

Globalizazioa ez da hitz makala. Bere baitan, lur osoan gertatzen diren prozesuen elkar-harremanen inguruko kontzeptua dugu. Honen arabera, gailendu zaigun sistema ekonomikoa, kapitalaren eta jabego pribatuaren jainkoarena, mundu osora zabalik dago eta, beraz, erdigunetik hartzen diren erabakiek mundu osoan dute eragina, lehen aldiz gizakion historia osoan. Gaur egun metatzen ari diren botereek sekulan baino eragin handigoa izan dezakete munduaren jiteari dagokionez, eta era berean, gaur egun inoiz bezalako txirotze ekonomiko, kultural eta ekologikoak bizitzen ari gara, gure zain eta izateetan. 2006. urtean mundua inoiz baino egoera zikin eta tamalgarriagoan dago. Inoiz ez da izan hain neurri handiko faxismo, inperialismo edota tiranokraziarik.

Baina ez gara orain egoeraren inguruko irakurketa batean hasiko. Badaude bi kontzeptu mundu mailako prozesu honetan gakoak direnak, autodeterminazioa eta burujabetza. Autodeterminazioa gizarte, kultura, nazio edota giza talde desberdinek hartzen dituzten erabakiak gauzatzeko aukera propioak izan ditzaten sortua den eskubidea da. Gure kasuan autodeterminazio eskubidea guk herri moduan erabakitzen duguna aintzat hartua izateko eskubidea litzateke. Baita guk gure errealitateaz egiten duguna oztopatua edota zapaldua ez izateko eskubidea litzateke. Eta burujabetza, nola hala gauzatze hori emateko boterea litzateke. Erabaki autodeterminatuak gauzatzeko instrumentua litzateke. Norberak bere buruaz egin nahi duena egiteko aukera izatea, bere aukeren baitan baldin badago. Borroka gehienak bi puntu hauetatik abiatzen dira. Batak, beraz, aukera bat hartzea adierazten du eta besteak ekitea berriz. Biak dira behar-beharrezkoak funtsezko bizitzarako, talde eta kulturaren bizitzarako. Ordea, egun ezagutzen ditugun borroka guzti edota gehienak bi eskubide hauen urraketa edo gabezien inposaketagatik hasten dira. Hala nola jakien burujabetza eskubidea nekazaritza sektorean eta lur harreman handiko taldeetan, herrien autodeterminazio eta burujabetza eskubideak, langileen autoantolakuntza eta autodeterminazio eskubideak, hezkuntzaren herriaren burujabetza, emakumearen giza partaidetasunaren autodeterminazioa eta burujabetza, baita estatua duten eta zeharo burujabeak ez diren estatuen burujabetza eskubidea...

Globalizazioaren garaia, beraz, herri eta sektore guztietako oinarrizko eskubideak lapurtzen dituen garaia da. Lapurreta nonahi eta nolanahi birsortu behar duen sistema da hauxe. Eta gaur egungo medio eta botereek duten zabalpena dela eta, oso pertsona gutxik esan dezakete mundu honetan zapalketarik bizi ez dutenik.

2000. urtetik hona, gutxi gorabehera, mundu mailako gizarte mugimendu bat sortu zen. Uholde baten antzera, hasiera jakin edo zehatzik gabe, borroka anitz asko elkartzen zituen mugimendua sortu zen. Mugimendu hau globalizazioaren aurkako mugimendu moduan ezaguna izan zen. Bere punturik gorena Genoako 2001. urteko G8-aren gailurraren aurkako mobilizazioak izan ziren. Eta bere ezaugarri nagusia Porto Alegreko Munduko lehen hiru Jendarte Foroak izan ziren (2001, 2002 eta 2003). Gerora izan diren foroak 2004ko Mumbaikoa eta 2005eko Caracas, Bamako eta Karachikoak izan dira. Foro hauek mundu mailako mugimendu sozialen adieraz-leku dira. Haien baitan ezinezkoa da lan eskerga handiegirik egitea edota edukien aldetik presentzia handia izatea. Baina mugimendu desberdinen elkar-elikatzea oso interesgarria dela esan dezakegu. Bertan parte hartzen duten mugimenduak era askotarikoak dira: erakunde lokalak, jendarte foro des- berdinetako antolatzaile eta parte-hartzaileak, erakunde nazionalak, sindikatuak, GKEak, erakunde sozialdemokratak eta erakunde iraultzaile gutxi batzuk. Kontuan hartu behar da, mugimendu honen igoera, moda baten parekoa izan zela. Oso azkar igo zen bere garrantzi eta proiekzio mediatikoa. Baina era berean lehendik ere antolatzen ziren borrokak ez zituen kontuan hartzen. Adibide bat jartzearren, nazio askapen borrokak.

Denboraren poderioz, moda hau itzaltzen joan da. Mugimenduak jarraipen handia izan zuen bereziki Irak-en aurkako «guda»ren mundu deialdian. Baina argi dago, nahikoa izan ez zela. Oraindik ere Irakek okupaturik jarraitzen baitu eta erantzun erreal bakarra erresistentzia irakiarrak ematen diona da. Moda honen gainbehera prozesuarekin batera, ordea, egunik egun, errealitate desberdinak atxikitzen joan dira mugi- menduan. Borroka errealak edo errealagoak direnak, egunero eta urte askoz ekinean jardun di- renak. Palestinarren borroka, adibidez, munduko foro gehienetako eztabaida eta elkartasun gunea dugu. Berdina gertatuko litzateke emakumeen borrokarekin, non adibidez emakumeen mundu martxan Euskal Herria aintzat hartzen den, mugimendu feministaren hel- dutasuna erakutsiz. Eta beste asko ere aipa genitzake. Baina bereziki baten aipamena egin nahiko genuke. Datorren urteko Munduko Jendarte Foroan, Nairobin urtarrilaren 20tik 25era antolaturik dagoen ardatzetariko bat hauxe izango da; «Herrien autodeterminazio eta subirautza eskubide- etatik eratutako mundu ordena bat eraikiz». Ardatz honetan, mintegi, batzar eta hitzaldi ezberdinak emango dira eta noski, garrantzi ikaragarria du honek, ez bakarrik Euskal Herriaren ikuspuntutik: munduan dauden 5.000 herriren existentziaren ikuspuntutik baizik (260 estatutan banatuak). Aurrekoetan bezala, Euskal Herri- tik ordezkaritza eratzen gabiltza.

Mundutik herrira eta herritik mundura izan zen garai batean mugimendu honen leloetariko bat. Lelo hauxe bete ez zela argi dago, besteak beste borrokan diharduten mugimenduen arteko koordinazioan, oso momentu gutxitan izan baita erabilgarria. Halere, eta Euskal Herrira hurbiltzen, Europako Jendarte Foroa izango genuke esperientzia hurbilena. Euskal Herrian antzeko zerbait berregiteko aukerak sortzen ditugun arte bederen. Foro honi dagokionez, prestakuntza bileretan ere parte hartu dugu. Bertan sare desber- dinak daude antolaturik, eta garrantzizkoenetariko bat Europako itunaren ingurukoa da.

Frankfurt-eko azaroko bileran, Frantziako PC-tik hurbil dauden mugimendu desberdinek karta alternatibo bat aurkez- tu zuten. Karta horren aurkezpena eskasa izan zen, hasteko eta behin frantses hutsean zegoela ikusita. Testu honen behar eta premia handia ikusten zuten Europako erakunde askok. Batez ere urtarrilean Angela Merkel-ek, Alemaniako kantzilerrak, Europako lehendakari kargua hartzen duelako eta datorren urtean frantziar Estatuko hauteskundeen ostean berriz ere itun konstituzionalaren kontuarekin hasi nahiko luketela badirudielako. Aipagarria da, era berean, itun alternatiboan lehen aipaturiko herri-eskubideen inguruan ez dutela gehiegirik esaten. Europako Jendarte Foroan badugu lana, beraz, Euskal Herria zein Europako gainontzeko herriak onartuak eta errespetatuak izan gaitezen, dagozkigun eskubideak aitortuz. Eta badugu lana baita Europako itun konstituzionalaren uholde berriari herri gisa erantzuten ere.

Bestelako mundu bat beharrezkoa delako. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un acto reclamará la amnistía el 6 de enero en Donostia
Jendartea
Gure Irratiak laguntza eskatu du
Kultura
Arte, diseño y, sobre todo, imaginación para ambientar la feria
Euskal Herria
Euskal Herria se reivindicó como nación
Ekonomia
Osakidetza intentó ocultar la demanda de más euskera
Euskal Herria
Zapatero asegura que mantiene sus expectativas sobre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss