Gure Irratiak laguntza eskatu du
Astelehen gauean erre zen Lapurdiko irrati euskalduna, Gure Irratia. Egoitza eta bertan zegoen materiala guztiz hondatuta gelditu dira. Uztaritzeko Herriko Etxeak berehala lokal berri bat proposatu dio irratiko Zuzendaritzari erretako egoitza dagoen eraikin berean. Informazioa zabaltzen jarraitzea asmo nagusia denez gero, datorren astelehenean berriro ere emititzen hasteko asmoa plazaratu du komunikabideak. Zorigaitz honen aurrean Lapurdiko irratiak euskalgintzaren, erakunde publikoen, komunikabideen eta entzuleen elkartasun keinu anitz jaso ditu.
UZTARITZE
Asteartean gaueko zortziak eta laurdenetan joan ziren Gure Irratiko langileak egoitzatik. Uztaritzeko igerilekuko atezainak sua ikusi eta berehala larrialdietara deitu zuen eta gaueko bederatziak eta laurdenetarako suhiltzaileak han ziren sugarrei aurre egiteko. Sutea irratiaren egoitzako erredakzio nagusian hasi zen eta suhiltzaileek gelara sartzeko zailtasun handiak izan zituzten; sugarrei eta keari aurre egiteko belauniko sartu behar izan zuten. Suak egoitzako gela nagusian eragindako triskantza oso handia izan zen. Asteartean ordenagailuak, telefonoak eta liburuak zeuden tokietan hondakinak besterik ez ziren ikusten atzo. Beste estudioetara sua bera ailegatu ez bazen ere, keak eta tenperatura altuek kalte handiak sortu zituzten, eta egoitza guztia errauts beltzez estalia dago. Beroak eta hautsak eragindako kalteak oraindik neurtu ezin badira ere, makina elektronikoek ondorio latzak jasan dituztela esan daiteke. Erredakzio nagusian errautsen artean suaren kolpea atxiki zuten bakarrak euskarazko bi hiztegi izan ziren. Gure Irratiko Jokin Zaldunbidek bi liburuen sinbologiari lotuz Lapurdiko irratiak euskalduntzeko eta informatzeko xedearekin jarraitzeko duten sinbolotzat hartu zituen. Irratiaren ahotsa berriro ere uhinen bitartez zabaltzea helburu zutela nabarmena zen irratiko langileen artean. Kearen usaina eta sarraskiaren hondakinak oraindik erortzen ari ziren bitartean, etorkizunari indarrarekin begiratzen zioten irratigile lapurtarrek. Fenix hegaztia bezala, errautsetatik atera eta datorren astelehenean emititzen hasteko asmoa dutela jakinarazi zuten atzo Gure Irratiko langileek. Ez da lan erraza izanen berriz tokiz aldatzea, izan ere, Baionatik Uztaritzera irratiaren egoitza aldatzeko bi urteko diru biltze kanpaina egin ondoren, ekainean estreinatu baitzuten astearte arratsean sugarrek jan zuten 250 metro koadroko egoitza berria. Irratian erabiltzen zuten materiala, egoitza bera bezala, berri-berria zen. Aurrera jarraitzeko indarra nahitaezkoa bada ere, gizartearen laguntza ere ezinbestekoa izanen da. Horregatik, Gure Irratiko Zuzendaritzak laguntza eskatu zuen atzo eta, era berean, ordura arte jaso zituzten elkartasun mezuak ere eskertu zituen. Izan ere, elkartasuna Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotatik ailegatu zaio Lapurdiko irratiari. Astearte gauean bertan, Uztaritzeko auzapeza irratira bertaratu zen egoeraren berri jasotzeko eta elkartasuna adierazteko. Elkartasunaz gain, atzo arratsetik libre dagoen egoitza berri bat eskaini dio komunikabideari. Eraikin bereko lehen pisuan dagoen 120 metro koadroko aretoa utziko dio Uztaritzeko Herriko Etxeak. Jadanik atzo arratsaldean mahaiak eta aulkiak sartzen ari ziren irratiko langileak ikus zitezkeen, zenbait haurrek lagunduta. Emititzeko beharrezkoa den materiala erosi ahal izateko dirua biltzeko kanpaina hasi dute. Laguntza postaz bidal daiteke Uztaritzera (64480 posta kodea) 6 zenbakia duen Gure Irratiko posta kutxara. Bestela, Euskadiko Kutxan ireki duten kontu korrontean ere sar daiteke dirua: 30350059870590052623 da kontuaren zenbakia. Informazio gehiago izateko edo elkartasuna adierazteko ondoko helbide elektronikoa zabaldu dute: gureirratiaelkartasunaeuskalirratiak.info. Telefono zenbaki bat ere eman du irratiak: 0033(0)616237224. Areto berria guztiz hutsik dagoela kontuan izanik, diruaz gain aulkiak, mahaiak, lanparak edo bestelako altzariak jasotzea eskertuko dutela jakinarazi zuten atzo Gure Irratiko Zuzendaritzakoek.
Elkartasuna
Euskalgintzaren, komunikabideen, erakunde publikoen eta entzuleen dei anitz jaso zituzten atzo Gure Irratian; hainbat elkartasun mezu eta emandako laguntza eskertu zituzten irratigileek. Ipar Euskal Herrian egoitza duten euskal komunikabide gehienek egun osoan laguntza eskaini zioten Lapurdiko irratiari, bai lanean aritzeko tokia proposatzeko, eta bai laguntza eskaerak gizarteari helarazteko ere. Euskal Kultur Erakundeak, sostengua emateaz gain, diru-emarien kudeaketarako laguntza ere proposatu zuen. Gerediaga elkarteak atzo hasitako Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan diru-batze berezia aurrera eraman ahal izateko lekua utzi du. Ipar Euskal Herriko erakunde publikoek ere irratiak pairatutako ezbeharraren aurrean erantzun zuten. Euskararen Erakunde Publikoko presidente Max Brissonek atzo irratian Zuzendaritzak eman zuen prentsaurrekoan honakoa adierazi zuen: «Gogoan dut inaugurazio egunean egoitza berri eta modernoak sortu zuen poza. Lehenago egin genuen bezala, oraingoan ere lagundu egingo dugu irratia berriz abian izan dadin eta gizarteak behar duen euskal komunikabidea izan dezan». Diru-laguntzen eskaeran Gure Irratiak EEP bidelagun izango duela ere esan zuen Brissonek: «Euskararen Erakunde Publikoa engaiatu egiten da botere publikoengana elkartasun bila joateko. Lagundu egingo zaituztegu». Kontseilu Nagusiko presidente Jean-Jacques Lasserre ere Uztaritzeko egoitzan izan zen atzo.
En un año han sobrevivido a un incendio y a una inundación
HENDAIA La asociación de emisoras en euskara de Ipar Euskal Herria Euskal Irratiak, que reúne a Antxeta Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza y Gure Irratia, ha tenido un año poco afortunado. En abril la sede de Antxeta Irratia en Hendaia sufrió una inundación causada por un escape en las tuberías del piso superior a la sede de la emisora. Uno de los representantes de Xiberoko Botza respaldó ayer al respecto en la rueda de prensa concedida en la sede de Gure Irratia: «Ya hemos tenido agua y fuego, sólo nos falta un terremoto». Hoy en día los locutores y redactores de Antxeta Irratia siguen realizando su trabajo desde otro inmueble. El dueño del local de la radio, que es también el propietario de la vivienda en la que se originaron daños, ha dejado durante estos ocho meses utilizar el apartamento como centro de trabajo a los locutores de la radio y a los redactores de la revista “Bidasoa Media”, que utilizaban la misma sede. Esta última publicación acaba de celebrar su primer aniversario a pesar de las dificultades. Las negociaciones con las aseguradoras avanzan, el técnico ya ha pasado para evaluar los daños, pero las obras, ocho meses después, todavía no han comenzado. El 9 de diciembre se reunirán con la aseguradora para firmar el comienzo de las obras. En principio, los trabajos deberían de comenzar la próxima semana, pero teniendo en cuenta que el arquitecto y el técnico de las dos radios es la misma persona, «es bastante probable que las obras de Antxeta Irratia sufran las consecuencias de la situación de Gure Irratia» explicó Juan Etxenike director de la radio de Hendaia. Etxenike añadió que «teniendo en cuenta que Antxeta Irratia se creó dentro de Gure Irratia indudablemente sufriremos las consecuencias del incendio». La locutora y redactora de Gure Irratia Naroa Gorostiaga explicó que «teniendo en cuenta cuál ha sido el desarrollo de la situación de Antxeta Irratia, los trabajadores de Gure Irratia no tenemos muchas esperanzas de que los arreglos del local se hagan en un plazo corto». Los técnicos que evaluaron las reformas de la sede de Gure Irratia dijeron que para ejecutar las obras necesarias harían falta unos seis meses, eso sin tener en cuenta el tiempo que transcurrirá hasta que las aseguradoras se pongan de acuerdo.
|