GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-07
Azterketak kontuan har ditzatela eskatu dute Berdeek

BAIONA

Berdeak alderdiko kideek begi onez ikusi zituzten suitzarrek Akizen aurkezturiko azterketa gehigarrien emaitzak. Datu berriek RFFk aurkeztutako hipotesiak zalantzan jartzen dituztela adierazi zuten. Gainera, Martine Bisauta Baionako hautetsi eta Berdeak alderdiko kideakharrigarritzat jo zuen AHT linea eztabaidatzeko gaur egun guztiz «deuseztatuak» diren hipotesi batzuk aurkeztea.

«Lekuko botere publikoek beren helburuetara heltzeko errealitatea kontuan hartzen ez duten txosten batzuk aurkeztu dizkigute. Hori egin izana oso larria iruditzen zaigu», esan zuen.

Horregatik, bai ingurumenean bai ekonomian horrenbeste erronka dituen horrelako egitasmo bat era «sinple» horretan jorratu izana salatu zuen alderdiak.

«Akizeko bilkura publikoan RFFko ordezkariek adierazi zuten suitzarrek egindako azterketa interesgarria zela eta emaitzak begiratuko zituztela. Egoera berria dela-eta RFFk ondoko asteetan adierazpen bat eginen duela espero dugu», nabarmendu zuen Martine Bisautak.

Azterketa berri horiek sorturiko egoera ikusita, Berdeek deialdia egin zieten lekuko erabakitzaile eta hautetsi guztiei. Ondoko asteetan, hain zuzen ere, Garapen Kontseiluan, Akitaniako Kontseiluan eta AHT lineak zeharkatuko dituen herri guztietan egitasmo horri buruzko erabakiak hartuko dituztenez gero, edozer bozkatu aurretik, suitzarren azterketak kontuan har ditzatela eskatu zieten. «RFFk emandako txostenean oinarritu beharrean, azterketa gehigarri horiek begiratzeko eskatzen diegu, eta horren araberako boza ematea ere», aipatu zuen Bisautak.

Garapen Kontseiluak, izan ere, urtebeteko hausnarketa bideratu ondoren, larunbatean emanen du egitasmo horri buruz duen iritzia; Akitaniako Kontseiluak, berriz, abenduaren 19a eta 21a artean eman behar du proiektuari buruzko iritzia.

Egokitzapena

Horrekin batera, eztabaida publikoa bukatzekotan dagoela-eta,tren egitasmoari buruzko erabakia hartzean «jarriak diren baliabide eta beharren artean egokitzapen bat» egiteko eskatu zuten Berdeek.

«Biztanleen beharra aztertu behar da, eta koherentziazko politika publikoa martxan jarri behar da», adierazi zuten alderdiko kideek.

Berdeek eztabaida publiko bat egiteak dituen onurak aipatu zituzten. «Eztabaida oso teknikoa bada ere, sistema horren bidez herritarrei parte hartzeko aukera ematen zaie», bukatu zuten esaten.



Piden datos en Durango

DURANGO

AHT Gelditu! elkarlana ofreció ayer una rueda de prensa en Durango, en la que denunció no haber recibido respuesta de los responsables municipales a la petición de hacer pública la documentación relacionada con el proyecto de alta velocidad, entregada por responsables del Gobierno de Lakua. Los miembros de la plataforma consideran necesario obtener esa información, en el contexto de la información pública que pretenden acometer la próxima semana. Además, insistió AHT Gelditu! en el llamamiento a participar en la manifestación que partirá mañana, a las 17.00, desde la plaza situada junto al edificio que acoge la Feria de Durango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un acto reclamará la amnistía el 6 de enero en Donostia
Jendartea
Gure Irratiak laguntza eskatu du
Kultura
Arte, diseño y, sobre todo, imaginación para ambientar la feria
Euskal Herria
Euskal Herria se reivindicó como nación
Ekonomia
Osakidetza intentó ocultar la demanda de más euskera
Euskal Herria
Zapatero asegura que mantiene sus expectativas sobre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss